Udako Ikastaroak girotze aldera, hitzaldi-sorta antolatu du UEUk ekainean Baiona, Bilbo eta Iruñean. Hitzaldi guztiak irekiak eta doanekoak dira.. #UI42 #saretuz
UEUk 2014/2015 ikasturterako UPV/EHUrekin elkarlanean sustatu dituen hiru graduondoko aurkeztu ditu, horietatik bat, Agroekologiarena, berria. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea, euskal gizartearen formazio eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEUk eta ASMOZ Fundazioak “Hizkuntza eta Lurraldea: oinarriak, erronkak eta praktikak” On line Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC) martxan jarri dute gaur. Bertan, hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertzen jarraitu nahi dute. Dagoeneko 100 partehartzailek eman dute izena. Matrikula doan da eta ekainaren 23ra arte eman daiteke izena: mooc.asmoz.org
Itzulpengintza, dantza, Europako Auzitegia, ahotsa, arkitektura eta hezkuntza alorreko ikastaroak prestatu ditu UEUk Baionan datorren uztailean, pertsonak eta jakintzak saretzeko asmoarekin.
www.ueu.org
UEUk #SARETU lehiaketa jarri du martxan Twitterren. Lehiaketa honen bidez aurtengo 42. Udako Ikastaroen leloa den #saretu hitzarekin jolastu nahi dugu. Twitterreko mezuak kateatuta, sare bat osatzea dugu helburu. Lehiaketa ostiralean amaituko da.
Hainbat eragileek 18-30 urte bitarteko gazteentzat bi auzolandegi antolatu dituzte. Gerra Zibilaren ingurukoa bat Aduna-Asteasu-Zizurkilen (Gipuzkoa) eta Erdi Aroari buruzkoa bestea, Galipentzun (Nafarroa). Gazteen formakuntza eta elkar ezagutza sustatzeaz gain, Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea dute helburu auzolan hauek.
Aurten 42 ikastaro antolatu ditu UEUk, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Azken bi urteetan baino egoera hobean, udako ikastaroak jakintza eta pertsonak saretzeko gogoz datoz. Ikastaroei buruzko informazio guztia www.ueu.org helbidean dago.
Maiatzaren 30ean egingo da Eibarren Osasun-zientzietako ikertzaileen II. Topaketa, UEUko Osasuna Sailak antolatuta. Bilkura honen helburua arloko ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztu, ikerlari horien arteko harremanak sendotu eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea da, bai eta ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleraztea ere. Bertan izena emateko epea maiatzaren 28an amaitzen da, www.ueu.org atarian.
Sareko erreminten erabilera geroz eta zabalduago dago norberaren egunerokoan. Tresnak nola erabili, baina, ez dago hain hedatuta. Hori aitzaki hartuta, Moodle 2.3 plataformaren erabilera aurreratuari eta norberaren PLEa sortzeari (Personal Learngin Enviroment) buruzko ikastaroak prestatu ditu UEUk udaberrirako antolatutako ikastaroen baitan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldia antolatu dute hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertzeko helburuarekin. Euskal Herriko kasu batzuk ezagutzeaz gain, Aland Uharteak, Flandria eta Galeseko ordezkariak ere entzuteko aukera izango dugu bertan. Topaketak urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.org
Bi emakumezko izan dira #txiotesia lehiaketaren 1. edizioko irabazleak: "Txiolari ulergarriena" Estitxu Garai Artetxe gordexolatarra (@egarai) eta "Txiolari originalena" Itxaro Perez Urzelai beasaindarra (@ItxaroPU). Lehena doktoregaia eta bigarrena doktorea.
Atzoko eromen pozgarriaren biharamunarekin esnatu gara :). Hemen dituzue atzokoak emandako datuetako batzuk. 86 ikerlari euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia lehiaketan. Gure aurreikuspen guztiak gainditu dira eta benetan gozamena izan zen 86 ikerlari euskaldunen lanen berri izatea, beraien lana hedatzea eta hau guztia euskaraz. Euskara ikertzeko, dibulgatzeko, komunikatzeako... zientzia egiteko hizkuntza badela bagenekien baina atzokoa erakustaldi ederra izan zen.
UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egingo da bihar. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Era honetako lehen ekimena da.
UEUren Natur Zientziak Sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, datorren azaroaren 9 eta 10ean Natur Zientzien I. Topaketa egingo da Donostiako Eureka! Zientzia museoan. Bilkura honen helburua naturaren inguruan lanean dabiltzan aditu eta naturazaleen elkargune bat sortzea da. Gai eta partaideen artean diziplinartekotasuna eta dibertsitatea bilatu dute. Euskal Herri mailako alor honetako aditu esanguratsuak bilduko ditu topaketa honek.
Krisi ekonomiko-finantzarioak gogor kolpatu du Euskal Herria. Gure egoera sozioekonomikoa hobetze aldera, eragile publikoen parte-hartzea ezinbestekoa da: politika publiko egokiak martxan jarri behar ditugu, oinarri teoriko sendoekin. Horretarako, krisiaren inguruko ezagutza kritiko sakona izatea beharrezkoa da. Alor horretan, gizarteratze lan garrantzitsua egin beharra dago.
Adi gipuzkoarrak! Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren graduondoko eta on line formazioaren lerroak babesten ditu eta horri esker, hainbat ikastaroetan dirulaguntza interesgarriak izango dituzte gipuzkoarrek. Matrikularen %35a lortu dezakezu bide honetatik.
Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, UEUk sustatzen duen Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie graduondokoan izena ematen duten gipuzkoarrei.
Azkenean, eguzkiarekin aurkeztu ditu gaur UEUk Eibarko Udako Ikastaroak. UEUren 40+1 Udako Ikastaroak Eibarren uztailaren 1etik 5era eta 15etik 19ra bitartean egingo dira UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa). Hona ikastaroen zerrenda:
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2013/2014 ikasturterako EHU/UPVrekin elkarlanean sustatu dituen lau graduondokoak aurkeztu ditu. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea da, euskal gizartearen formazio- eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.