Aurten 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu ditu UEUk, jakintza eta aditu euskaldunen topagune eta akuilu izateko helburuarekin.
UEUk “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua egingo du maiatzean. Proiektu honen helburua ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Dagoeneko 170 ikertzailek biltzeko asmoa dute Durangon, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 30a arte. Agerraldian kongresuko egitaraua aurkeztu dute, eta egitasmoak Euskal Herriko beste unibertsitateen babesa jaso du.
Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua egingo du maiatzaren 13, 14 eta 15ean Durangon. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dute. Bertan izena emateko lehen epea zabaldu dute, matrikula merkeago lortzekoa, hain zuzen ere. Matrikula egiteko: www.ueu.eus
150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik eratorritako datuak erakutsi, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresna aurkeztu, bere aplikazioa Tolosaldean ezagutu eta Katalunia eta Balear Uhartetako egoerak aztertu dituzte, besteak beste. Hizkuntzaren biziraupenerako euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea helburu duten ekimenei aterki juridikoa ematea beharrezkoa dela ondorioztatu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldiak aurkeztu dituzte. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duten eragina ikusi zen, eta bertako ondorioetatik abiatuta, pauso bat aurrera eman eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimeneiaterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte aurten. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dute Durangon, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago. Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte.
UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak bigarren urtez antolatu duten “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketako irabazleak nortzuk diren jakin dugu gaur. Lehen saria Itziar Gonzalez-Dios-entzat izan da, egiten ari den euskarazko testuen sinplifikazio automatikoari buruzko tesia laburtzeagatik, eta bigarren saria Eneko Bidegain kazetari eta irakaslearentzat izan da “Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian” tesia koplatan azaltzeagatik.
"Dakiguna erakutsiko dizugu" gazte ikertzaileei ikusgarritasuna emateko programaren baitan, UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak '‘Ba al dago euskal umorerik?‘ hitzaldia antolatu dute gaur 19:00etan, Donostiako DOKAn. Uxoa Anduaga soziologoa izango da hizlaria.
Emozioz bizi genuen atzoko #txiotesia2 eguna. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar ez izateak egunak zer emango duen ez jakitea dakar.Ez gara iazko 86etara iritsi, baina ikertzaile euskaldun berriak ezagutu ditugu, 46 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.
UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egingo da bihar bigarren urtez. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Iaz 86 ikertzailek parte hartu zuten.
Azaroan UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak elkarlanean hiru hitzaldi antolatu ditugu Donostian. (Trans)feminismoa, euskal umorea eta bertso-sorkuntza automatikoari buruzko solasaldiak izango dira.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2014/2015 ikasturte irekiera ekitaldia egin du Bilbon. Bertan, INGUMA datu-base berritua aurkeztu eta komunitate zientifiko euskaldun indartsu bat izateko elkarlanerako deia egin du. Karmele Artetxe Historian doktoreak euskararen azpiegitura zientifikoa finkatzeko Euskal Unibertsitatea beharrezkoa dela azaldu du bere sarrera hitzaldian.
Ostegunean, hilaren 23an,UEUk 2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldia egingo du Bilbon. Bertan, UEUk INGUMA, euskal komunitate zientifiko berritua aurkeztuko du. Ekitaldira etorri nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.
Azken urteetan gero eta errazagoa da liburuak idaztea, argitaratzea eta gero Internet bidez saltzea. Prozesu hori, ordea, ez da hain erraza, ondo prestatu eta zabaltzeaz gain, dirua irabazi nahi bada… UEUk eta Elhuyarrek elkarlanean “Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak” on line ikastaroa antolatu dute, eta bertan parte hartzen dutenek prozesu osoa egiten ikasiko dute: eskuizkribua, on-lineko autore bihurtu, on-line saldu, eta publizitatea egin.
Azken urte hauetan gero eta gehiago dira familiak eta eskolak eskutik helduta joan behar dutela diotenak. Zeregin horretan ezinbestekoa da komunikazio-bide eraginkorrak lortzea, bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta behar horiei elkarrekin erantzun ahal izateko. UEUk antolatu duen "Familia-harremanak eraikitzen" ikastaroan familia eta eskolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egin eta irakasleei komunikazio hau hobetzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea da.
Euskal Herriko oroimen historikoa; liburu elektroniko sorkuntza eta salmenta; ahots-teknika eta Euskal Herriko ekonomia eta gizartea azterketzeko lanabesak dira UEUk on line, Eibar eta Iruñean udazken honetan eskaintzen dituen ikastaroetako batzuk. On line irakaskuntzaren aldeko apustua berretsiz, pertsonetan oinarritutako ikaskuntza-eskaintza dela azpimarratu dute bertako arduradunek. (Mari Karmen Menika, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunaren adierazpenak.)
Azken urteetan elikaduraren inguruko ardura, kezka eta hausnarketa ari dira da ematen gure gizartean. Gero eta garrantzi gehiago ari da hartzen, egunerokoan, elikagaien “kalitateak”. Baina ikuspegi honen baitan kalitatea ez da bakarrik “eko” edota "label" etiketekin lotzen. Horretaz gain, gertuko ekoizpena ere bultzatu nahi da, merkaturatze-bide zuzenak sustatu, ekoizle-kontsumitzaile hartu-emanak ulertzeko beste modu bat landu,… Azken finean, Agroekologian kalitatea ez dagokio bakarrik elikagaiari berari, elikagaia gure eskura heldu arteko prozesu osoari baino.
Esparru honetan adituak formatu behar ditugula jabetuta, Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen antolatu dugu lehen aldiz ikasturte honetan, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.
Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoak euskal itzulpengintzako eragileek antzemandako bi gabezia nagusiri erantzuten dio: batetik, lanean ari diren itzultzaile profesionalen eguneratzea eta etengabeko prestakuntza bermatzea, eta, bestetik, euskara lan hizkuntza duten itzulpengintza ikasleei espezializazio aukera eskaintzea. Graduondoko hau 2012-2013 ikasturtean antolatu zen lehen aldiz, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Aurten 3. edizioa egingo da. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.
Azkeneko datu ofizialek diotenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugu, eta Nafarroan 409.000 tona. Helburu zorrotzak jarri ditu Europak: 2030erako hiri hondakinen %70 birziklatu beharko da, eta horrek kudeaketan ezezik jendartearen inplikazioa eta jarreren aldaketa dakartza, ez da soilik arazo tekniko bat.
Hondakinen kudeaketa egokia aurrera eramateko adituak formatu behar ditugula jabetuta, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoa antolatu zen 2012-2013 ikasturtean lehen aldiz, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Aurten 3. edizioa egingo da. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.