Teknologia albisteak

Eibarko Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk

Erabiltzailearen aurpegia
2013-06-12 : 13:58
Azkenean, eguzkiarekin aurkeztu ditu gaur UEUk Eibarko Udako Ikastaroak. UEUren 40+1 Udako Ikastaroak Eibarren uztailaren 1etik 5era eta 15etik 19ra bitartean egingo dira UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa). Hona ikastaroen zerrenda:

UEU 40+1: Dakiguna erakutsiko dizugu! lelopean aurkeztu dituzte ikastaroak Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Irati Iciarrek.


Eibarko ikastaroen zerrenda:

Eskuekin pentsatuz, emozioak irudikatzen.
uztailak 1-2 - 12 ordu

Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan.
uztailak 1-2 - 15 ordu

Academic SEO: zure lan akademikoen ikusgarritasuna hobetzeko estrategia.
  ztailak 15-16 - 10 ordu

Irakats- eta ikaste-prozesuak aberasteko aholku erraz eta egingarriak.

uztailak 17-18 - 12 ordu

Irakaskuntzarako antzerki-teknikak: landu sormena, komunikazioa eta talde-estrategiak.**
uztailak 1-2 - 12 ordu

Hezkuntza sistema alternatiboak, gizarte aldaketarako tresna eta gakoak.**
uztailak 3-4 - 12 ordu

Heziketa emozionala genero ikuspegitik. **
uztailak 17-18 - 12 ordu

Transmedia kontakizuna. Komunikazio esperimentuak.
uztailak 2-3 - 10,5 ordu

Sormen-tailer aurreratua: ideietatik ekintzetara.
uztailak 1 eta 15 - 10 ordu

Lidergoa, motibazioa eta talde-lana: pertsonen eta erakundeen eraldaketarako teknikak. **
uztailak 3-4 - 12 ordu

Ondare industriala eta parte-hartzea: eredu zaharrak, paradigma berriak.
uztailak 15-17 - 16 ordu

Etxebizitzen zaharberritzea bioeraikuntza irizpideen arabera.
uztailak 3-5 - 18 ordu

Weka, ikasketa automatikorako tresna: datuetatik erabakietara.
uztailak 4-5 - 10 ordu

Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn.**
uztailak 17-18 - 10 ordu

Nabigatu Lego NXT robotekin: abante!
uztailak 1-3 - 15 ordu

Fantasia bideratuak: errealitatea ikusteko modu ezberdin bat.
uztailak 15-16 - 12 ordu

Hondakinen tratamendua eta kudeaketa.
uztailak 15-16 - 10 ordu

JARDUNALDIAK

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak: egungo ikerlerroak.
uztailak 4 - 10 ordu

Matematikari Euskaldunen I. Topaketak.
uztailak 18 - 10 ordu

Pedagogia I. Topaketak: nola lortuko dugu Euskal Herrian eskola inklusiboa?
uztailak 19 - 5 ordu


Informazio lagungarri gehiago:
Izen ematea irekita ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.

Informazio eta ikastaro guztiak www.ueu.org helbidean.

 

Erantzun

Sartu