UEUk eskaintza berezia egingo du apirilaren 22tik 25era bitartean (biak barne) liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko: liburu guztiak ERDI PREZIOAN eskuratu ahal dituzu gure denda birtualean.
Udako Euskal Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak argitaratutako PREST_GARA deialdian parte hartuko du; hain zuzen, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko ikastaroak eskainita. Horrenbestez, datorren 2016/2017 ikasturtean, UEUrekin batera irakasle lanetan aritzeko interesa dutenen bila ari dira. Hortaz, curriculuma baloratuko den arren, interesa daukan edonor aurkez daiteke irakasle izateko. Halere, honako baldintzak bete beharko ditu: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea), eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
Julia Marin izango da UEUk antolatu duen ikastaro honetako irakaslea. Gaur egun, gero eta ohikoagoak dira testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak. Halakoetan, hizlariak oso kontuan hartu beharra dauka entzuleak lehen kolpean ulertzeko moduan esan behar duela mezua. Profesionalek, oro har, nork bere aldetik landu ohi du testua, irizpiderik gabe, sen eta intuizio hutsean oinarriturik, eta horrek, sarritan, gaztelaniarekiko morrontza dakar berekin, baita jardun artifiziala ere. 18 orduko ikastaroa, ostegun arratsaldetan, UEUren egokitzan, Eibarko Markeskoa Jauregian.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udaberriko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Otsaila eta maiatza bitartean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk. Matrikula zabalik dago.Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak eskaintzen ditu ikastaroetan parte hartzeko.
UEUren Natur Zientzien sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da azaroaren 28an eta 29an, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan (#NZ2Topa). Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izan nahi du. Izena emateko epea laster bukatuko da.
UEUk "Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria" antolatu du azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 2an eta 3an Eibarren. Raspberry Pi proiektuak oso konputagailu merkea garatzea zuen helburu, baita lortu ere.
UEUren Natura Zientziak Sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, datorren azaroaren 28 eta 29an Natur Zientzien 2. Topaketa egingo da Donostiako Eureka! Zientzia museoan. Bilkura honen helburua naturaren inguruan lanean dabiltzan aditu eta naturazaleen elkargune bat sortzea da. Gai eta partaideen artean diziplinartekotasuna eta dibertsitatea bilatu dute. Euskal Herri mailako alorreko aditu esanguratsuak bilduko ditu topaketa honek.
UEUk AHOLKULARI PEDAGOGIKO BAT behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.
Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Izenburu horrekin aurkeztu dute Informatikari Euskaldunen X. Bilkura UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak. Azaroaren 12an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkartegian. Hamargarren edizioko gai nagusia robotika izango da, eta horrez gain, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak sortzea dira lortu nahi diren beste helburuak. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.
UEUren Natur Zientzien sailak-Euskalnaturak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da 2015eko azaroaren 28an eta 29an, Donostian. Bertan posterrak aurkezteko epea azaroaren 6an bukatzen da.
Ikasturte hasiera honetan, UEUk eskaintza berezia egingo du ikasleek, irakasleek eta interesa duen orok prezio merkean eros ditzaten testu-liburuak. Irailaren 28tik urriaren 4ra iraungo du eskaintza honek eta ondoko liburu-elektronikoak 5 eurotan eskuratu ahal izango dituzu:
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Urria eta abendua bitartean 18 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Matrikula zabalik dago.
UEUk 2015/2016 ikasturterako UPV/EHUrekin elkarlanean sustatu dituen lau graduondoko prest ditu, horietatik bat, mendizaletasunarena, berria. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea, euskal gizartearen formazio eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.
UEUk 2015eko liburugintzako deialdia argitaratu du. Deialdi honen xedea, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da, eta horien argitalpenerako, UEUk hainbat urtez egin duen moduan, onartze-prozesuan edukien kalitatea bermatuko duen bide eraginkorra proposatzea. Irailaren 7ra arte dago zabalik proposamenak bidaltzeko epea.
Ikastaro hau Iruñean eskainiko du UEUk, uztailaren 20 eta 21ean: "Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera" ikastaroa. Matrikula zabalik dago.
Ikastaroa ekainaren 29 eta 30ean egingo da Eibarren, eta matrikula zabalik dago. UEU, Urtxintxa Eskola eta Txatxilipurdi Elkarteaekin elkarlanean antolatu da.
UEUk antolatuta, Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa egingo da Eibarren uztailaren 2an. Aurtengo gaia eleaniztasuna eta hizkuntzen arteko harremanak izango dira. Matrikula zabalik dago eta izena emateko aukera daukazu.
Kazetaritza egiteko gero eta tresna digital gehiago daude sarean. Baliabide hauek ezagutzeak aukera berriak eskaintzen dizkie kazetariei, baina ez da erraza tresna digital horien berri izatea. Hori kontutan hartuta, Kazetaritza Digitalerako Tresnak izeneko ikastaro bat antolatu dugu datorren hilabeterako.
Askapenak eta UEUk antolatuta, Ekainaren 6an "Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz" jardunaldia egingo da Eibarren. Azken egunak geratzen dira matrikula egiteko.