Arnasguneen garapena aztertuko dute Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldian
“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Laugarren edizioa den honetan lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dira. Topaketa urriaren 10ean egingo da Azpeitian eta matrikula egiteko epea zabalik dago: www.ueu.eus
Hauxe da egitaraua:
08:30-09:00 Harrera eta dokumentazioaren banaketa
09:00-09:15 Jardunaldiari sarrera
09:15-09:45 "Arnasguneen garapen jasangarriaz" proiektuaren aurkezpena. Iker Salaberria (Kontseiluko koordinatzailea)
09:45-11:00 "Hizkuntza korridoreak" saioa. Gidaria: Anartz Ormaza (Arkitektoa, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan Unibertsitate Aditua, UEU)
- "Ekologiaren begiradatik": Itsaso Olaizola (Ekogunea)
- "Arkitekturaren begiradatik": Iurdana Txintxurreta (Arkitektoa)
11:00-11:30 Atsedenaldia eta kafe etena
11:30-13:00 "Oreka eta garapen endogenoa" saioa. Gidaria: Nekane Altzelai (Ekonomilaria, Gaindegia)
- "Garapen sozioekonomikoa": Joseba Garmendia (UPV/EHU)
- "Oinarrizko zerbitzuen eskualde garapena": Xabier Bengoetxea (Hezkuntzako hizkuntza normalkuntza teknikari ohia)
13:00-13:30 "Sanagustin kulturgunea" eta "Elikagunea" esperientzien aurkezpena
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-16:30 "Kultura eta identitatea" saioa. Gidaria: Gari Goikoetxea (BERRIAko kazetaria)
- "Garapen soziokulturala": Xabier Aranbarri (Kulturaz kooperatibako gerentea)
- "Garapen sozioidentitarioa": Lorea Agirre (JAKIN aldizkariko zuzendaria)
16:30-18:00 Mahai ingurua: tokiko garapena eta hizkuntza. Gidaria: Imanol Esnaola (GAINDEGIAko koordinatzailea)
- "Genero eta lurralde desorekaren ikuspegitik": Miren Elgarresta (Gipuzkoako Foru Aldundia)
- "Kulturgintzaren ikuspegitik": Xabier Amuriza (bertsolaria eta idazlea)
- "Ekintzailetasun eta enpleguaren ikuspegitik"
18:00-18:15 Ondorioen irakurketa. Miren Segurola (UEMA)
Izena emateko: www.ueu.eus
Erantzunak kargatzen...