Teknologia albisteak

GeoGebra erabiltzaileen I. topaketa azaroaren 4an

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-26 : 11:16

UEUk GeoGebra erabiltzaileen I. topaketa antolatu du NUPekin batera. Jardunaldia azaroaren 4an izango da Iruñean, NUPeko kanpusean. Topaketa DOAN da, baina izena eman behar da: www.ueu.eus.

UEUk GeoGebra erabiltzaileentzako ikastaroak antolatu ditu azken urteetan. Horrez gain, bere baitan hartzen du GeoGebra Institutuak Euskal Herrian duen egoitza. Horretaz gain, softwarearen euskarazko bertsioaren ardura ere badu. GeoGebrak erabiltzaile ugari dituen arren, komunitatea sakabanaturik dago, eta horregatik antolatu dugu jardunaldi hau.

GeoGebra erabiltzaileen I. topaketa (9:30-13:00, NUPeko kanpusa)

09:00- 9-10. Ongietorria eta sarrera. Hizlaria: Aitzol Lasa.

09:10- 10:10. GeoGebra erabiltzaileen proposamenak entzungo dira. Interbentzioen luzera moldatu egingo da, parte-hartzaileen kopuruaren arabera. Hizlariak: Topaketako parte-hartzaileak

10:20- 11:30. Tailerra: GeoGebraren berrikuntzak Jarduera-proposamenak. Hizlaria: Aitzol Lasa.

11:30- 11:45. Etena eta kafea.

11:45- 12:45. Komunikazio laburrak. Hizlariak: Matematikaren irakaskuntzarako V jardunaldiak Nafarroan.

 

Topaketa DOAN da baina izena eman behar da aurretik: www.ueu.eus

 

Erantzun

Sartu