Teknologia albisteak

“Geomatika eta inteligentzia espaziala” jardunaldia 2017

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-30 : 09:47

UEUk eta GISLANek Geomatika eta inteligentzia espaziala 2017” jardunaldia antolatu dute. Topaketa hau azaroaren 17an egingo da, Donostiako Tabakaleran. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena da jardunaldi honek mintzagai izango duena. Matrikula DOAN da, baina izena eman behar da.

Topaketa honen bidez datu nahaspila informazio bihurtu eta berau hiritarren zerbitzura jartzeko teknologia badagoela ezagutarazi nahi dute antolatzaileek. Izan ere, informazio espaziala prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. Egunerokoaren kudeaketan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertuko dute.

Matrikula DOAN da, baina izena eman behar da. Egitaraua ikusi eta matrikulatzeko: www.ueu.eus

Erantzun

Sartu