Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Europa eta Asia lotuko dituen Interneteko konexio superbizkor berriak Euskal Herrian izango du sarrera

Sustatu
2018-01-17 : 10:03

Zipreko Quantum Cable komunikazio-enpresak iragarri duenez, internet konexiorako superkable berria instalatuko du Mediterraneoan zehar. Munduko interneteko konexio guztiaren %60 hartzeko gaitasuna izango du eta 2020. urterako egongo da prest. Bere helburua da Europa eta Asia arteko konexioak hobetzea, eta Euskal Herrian izango du Europarako sarbidea, Sopela (Bizkaia) eta Israel lotuko baititu itsaso hondoan barrena. Sopelan beste kable superbizkor ezagun batekin lotuko da, Europa eta Amerika konektatzen dituen MAREA superkablearekin. Hartara, munduko interneteko konexioen nodo nagusienetako bat izango da Sopelakoa.

2

Zeintzuk ote historian gehien ikusi diren euskarazko bideoak? Hara batzuk.

Sustatu
2018-01-16 : 11:29

Atzo ezagutu genituen 2017ko euskarazko bideoen artean arrakastatsuenak izan zirenak. Horietako bakarra iristen zen milioi bat ikuskatzera, Gatiburen Aske maitte bideoklipa. Pentsatzen hasita, milioi bat ikuskatze, eta euskaraz..., ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Eta aitzakia hori buruan, sarea arakatzeari ekin diogu, 1M ikuskatze dituzten euskarazko bideon bila. Zenbat ote? Zeintzuk ote? Hementxe aurkitu dugun dozenatxoa. 

WeatherRescue, datu meteorologiko historikoak digitalizatu eta gorde nahi dituen proiektua

Sustatu
2018-01-16 : 10:41

Weather Rescue proiektuaren bidez, informazio meteorologikoa jasotzen duten hainbat fitxategi historiko digitalizatu eta artxibatu nahi dituzte. XIX. mendeko eta XX. mende hasierako milioika datu daude artxiboetan jasota, paper eta mapetan, eta informazio guzti hori berreskuratu nahi dute WeatherRescue.org webgunearen bitartez, bolondres, eguraldi-zale eta meteorologo ez profesionalen laguntzari esker. Garai bateko eguraldia ezagutzeko (eta egungo aldaketa klimatikoa hobeto neurtzeko) baliabide garrantzitsua izan daitezke datu historiko horiek. Interesa duen orok lagundu dezake digitalizazio eta artxibo lanetan.

Game Boy zaharra berriz merkaturatuko dute (pittin bat berrituta)

Sustatu
2018-01-15 : 10:20

1990. hamarkadako gailurik arrakastatsuenetakoa izan zen. 2001en kaleratu zen azkenengoz Game Boy ezaguna, beste joko digital batzuen harrera beroagoaren ondorioz. Baina retro guztia modan dago berriro, eta Hyperink enpresak iragarri du Gameboy berritua ekoizten hasiko direla aurten bertan. Garai bateko Game Boy berbera, berrikuntza txiki batzuekin, baina itxura bera gordeta. Ultra GB izendatu dute (izena ez da behin betikoa) eta 100 euro inguruan erosi ahalko da.

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››