
Duela egun batzuk aipatu genuen nola Interneteko konexioak hobetzeko kable superbizkor bat instalatuko duten Mediterraneoan barrena, Euskal Herria eta Israel lotuz. Googlek ere aste honetan iragarri du datozen 2 urteetan instalatuko dituen superkableen proiektua. Une honetan, Interneteko konpainia handienen artean, kable superbizkor hauetan jarri dute arreta, azpiegituren kontrola izateak nagusitasuna ematen baitie Google, Amazon, Microsoft, Facebook edo telekomunikazio-konpainia handienei.
Atzo urtebete artikulua idatzi genuen alokairuen igoera eta Airbnb-ren arteko lotura aipatuz. Bertan aipatzen zen Donostiako alokairuen igoera lotuta egon daitekeela Airbnb-ren eskaintzarekin. Bada, Airbnb webguneko datu berriak ere ezagutu ditugu eta alokairuen eskaintzak hazten jarraitzen du gure hiriburuetan. Iaztik %15 inguru igo da alokairuan dauden etxebizitza eta logelen eskaintza euskal hiriburuetan. 3.500 etxebizitza inguru daude alokagai Euskal Herriko 7 hiriburuetan, herena Donostian. Azpimarragarria, era berean, Donibane Lohizuneko egoera, 699 etxebizitza baititu alokagai, hiriburu gehienetan baino gehiago.