
Bilboko Arte Eder Museoa handitu eta erabarritzeko proiektuen artean, Norman Foster eta Luis Maria Uriarterenak irabazi du, Foster + Partners Ltd eta LM Uriarte Arkitektura bulegoen proiektu komuna baita irabazlea. Agravitas du izena proiektuak, grabitateari desafioa egin nahian bezala.
Interneteko mapa azpiegitura handietan, Apple Maps orain arte iOS sistema eragilearen baliabideetan bakarrik ikus zitekeen, iPhone eta iPad-etan. Baina Apple konpainiak akordioa egin du DuckDuckGo bilatzailearekin, eta Duck-en bilatuz gero mapa bat, Applek marraztutakoak agertzen dira orain.
Hilabete barru, abuztuaren 24tik 26ra, izango da Biarritzen G7 gailur edo biltzarra. Hiriaren bizimodua eta Lapurdiko parte handi batena erabat aldatuko da, munduko agintari inportante batzuen bisitarekin. Kontrako mugimendua ere bizkortuz joango da falta diren aste hauetan, pentsatzekoa denez.
Alkizako (Gipuzkoa) Ur Mara museoak udaro antolatzen ditu Grap Hik! sormen topaketak. Papera, grafika lanak eta artista liburuei buruzko jardunaldiak dira Grap Hik hauek, eta maiatzean ekitaldi bat izan bazen ere, datorren asteburutik aurrera garatuko da gainerakoa.
2020an garatuko den Euskaraldiaren hurrengo edizioak berrikuntzak izango ditu. Besteak beste, ahobizi-belarriprest kontzeptuak ahozko komunikazioan txertatu ziren bezala, komunikazio elektronikorako ere berpentsatuko dira. Whatsapp eta mezularitzako aplikazioak, Skype bidezko solasaldiak... proposatu dute esparru horietan ere ahobizi edo belarriprest rolak bezalakoak garatzea. Teknologia horietan rolen bitartez identifikatzeko tresnak zabalduko dituzte.
Material berritzaileekin, kimikarekin eta ingenieritzarekin zerikusia duten bi proiektuk irabazi dituzte Toribio Etxeberria ekintzailetza sariak, beraien 29. edizioan. Surphase enpresak irabazi du enpresa asmoa, eta Ekolber izenekoak "enpresa berria" egitasmoa. Eibarko Tekniker ikertegian egin den ekitaldi batean eman dituzte sariak gaur goizean.