Teknologia albisteak

Hizkuntza teknologien aplikazioa industria aurreratuetan (Mintegia Zamudion)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-03 : 16:16

Hizkuntza teknologien aplikazioa RIS3an mintegia antolatu du Langune elkarteak, datorren abenduaren 10erako (goizez), Bizkaiko Parke Teknologikoan (Zamudio). RIS3 laburdurak izendatzen du Research and Innovation Strategies for Smart Specialisation kontzeptua ingelesez: Ikerketa eta Berrikuntzako Estrategiak Bereizkuntza Adimentsurako, euskaraz. Langune elkartea da Euskal Herriko hizkuntza industrien elkartea.

Tokia: Innobasque (Bizkaiko Parke Teknologikoa, Laida Bidea 203. Eguna: Abenduak 10 (goiza). Antolatzailea: Langune. 

RIS3 sektoreak alor desberdinetako industriak izan daitezke, eta kasu honetan Langunek nahi ditu hizkuntzen teknologia honelako industriekin lotu:

  • fabrikazio aurreratua
  • osasuna
  • elikagaien industria.

Hortaz, alorrek elkar ezagutzeko eta elkarlanean proiektu interesgarriak definitzeko edo merkatu berriak sortzeko, honako egitaraua osatu dute:

9:30 - 9:45 Ongi etorria eta Sarrera
9:45 - 10:15 Zer dira Hizkuntza teknologiak eta zer aplikazio dute? Hizlaria: Iametza
10:15 – 10:45 Zer egin dezakete Hizkuntza teknologiak industria aurreratuan? Hizlariak: CodeSyntax
10:45- 11:15 Hizkuntza teknologiak Osasunean. Hizlariak: Vicomtech eta Ibermática
11:15 Kaferako tartea
11:45 – 12:15 Hizkuntza teknologiak eta adimen artifiziala Kultura eta Sormen Industrietan. Hizlariak: Josu Aztiria eta Anaitz Goia
12:15 - 12:30 Ondorioak: Zer egin dezakete Hizkuntza Teknologiek RIS 3a aberasteko?- Langune

Doako inskripzioa, izen-ematea hemendik: langune (a bildua) langune.com

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu