Teknologia albisteak

Berria egunkaria nabigatzailearen bidezko jakinarazpenak bidaltzen hasi da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-05 : 12:26

Berria egunkariaren webgunea irekitzen baduzu, oharra ikusiko duzu (irudian txertatua) ea ohartarazpenak jaso nahi dituzun. Ordenagailuko ingurunean, Chrome, Safari edo Firefox nabigatzaileekin izango duzu aukera; eta antzekoa mugikorretik bisitatu Android sistema baduzu (jakinarazpen mugikorren antza duten abisuak jasotzen dira kasu horretan).

Hedabideen webgune askok erabiltzen dituzte jakinarazpen hauek. Irekitzen den leihoari kasu egin diezaiokezu, muzin (eta hurrengo batean berriro agertuko zaizu mezua), edo ezezkoa eman eta ez gehiago agertzeko esan.

Berriak azken orduko albiste nabarmenak emateko aktibatu du sistema, jakinarazi duenez. Era berean, egunkariaren aplikazio mugikorrean diseinu berrikuntzak egin dituztela jakinarazi dute. Hona aplikazioa nola lortu:

Erantzun

Sartu