Teknologia albisteak

Euskararen Nazioarteko Egunean datorren urteko Euskaraldiari eman zaio indarra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-05 : 08:43

Euskararen Nazioarteko Eguneko Jaurlaritzaren ekitaldi ofizialak balio izan zuen, joan den abenduraren 3an, adierazpen bat publiko egiteko eta baita ere 2020ko jarduerak zertan zentratuko diren iragartzeko: bigarren Euskaraldiaren antolakuntzan, zeinaren lema ere ekitaldian jakinarazi zuten estreinakoz. "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan", horixe izango 2020ko azaro eta abenduan egingo den Euskaraldiaren leloa.

Adierazpen ofizialari dagokionez, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian Zuhaitz Gurrutxagak eta Ilaski Serranok irakurri zuten. Hala diote pasarte batzuek:

"Bide luzea egina du euskarak, eta harekin batera euskal hiztunok eta euskaltzaleok, etorkizuna irabazteko etengabeko ahaleginean. Bide luzea du egina euskal gizarteak euskara plaza guztietara duintasun osoz eramateko. Eta asko lortu da. Jardunak berak erakutsi digu, erakusten digu egunero, ezinbestekoa dela bide horiek, gauzak egiteko moduak, etengabe eguneratzea, eraberritzea, irudimenez biziagotzea." (...)

"Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta lankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ingurumarian. (...) Alorrez alor landu beharra dago erabileraren landarea, sendo haz dadin. Ugari dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita.".

"Arlo sozioekonomikoak eta euskararen erabilerak elkarri egin behar dioten ekarriaren garrantzia ez da gutariko inorentzat ezezaguna. Bai baitakigu ez dela hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik."

Hemen adierazpenaren testu osoa (PDF).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago