
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 31. edizioan, Kazetaritza saria irabazi du Kanaldude tokiko telebistak Hurbiletik programagatik. Ttap aldizkari digitalak Komunikazioa saria irabazi du, eta Iñaki Elorza Txapas kazetariari ohorezko aipamena eman dio epaimahaiak. Atzo banatu zituzten sariak Andoainen egindako ekitaldian.
Durangoko Azokaren barruan izaten den Kabia teknologien txokoan, abenduaren 6a, ostirala, osorik Gamer eguna izango da Game Erauntsiak antolatua. Euskarara itzulitako jokoek hartuko dute protagonismoa, eta euskaratze horiek areagptzeko, tresna bat ere aurkeztu du euskal gamer edo jokalarien elkarteak: Weblate.
Azkenengo hauteskundeak baino lehenago, Espainiako Gobernuak dekretu bidez onartu zuen Internet kontrolatzeko ahalmenak ematen zizkion lege-aldaketen multzoa. Hura "larritasuneko" dekretua izan zen, baina orain Espainiako Kongresuak onartu du. PSOE, PP, Ciudadanos etfa UPN-Navarra Suma alderdiek batera bozkatu zuten atzo, alde. Unidas Podemos abstenitu egin zen. EAJ, Bildu, abertzale katalanek eta Vox-ek kontra bozkatu zuten. Txinako Gobernuak Interneteko zerbitzuak nahi erara ixteko duen gaitasun berak hartu ditu beretzat Espainiako Gobernuak honela.
Itzultzailea izeneko itzultzaile automatiko berria aurkeztu du Elhuyarrek gaur: sarean web batean dabil eta aplikazio gisa ere erabil daiteke mugikorrean (oraingoz Android bertsioa, laster iOS ere bai. Azken hilabeteetan garatu izan diren itzultzaile neuronalen ondorengoa da, baina hizkuntza bikote gehiago ditu, haiek (Modela, Batua eta Jaurlaritzarena) euskara<>gaztelania binomioarekin zebiltzatelako, eta honek hartzen ditu baita frantsesa, katalana eta galegoa.
Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko Tanta egitasmoa aurkeztu dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek.
Interneteko WWW, web edo amaraunaren asmatzaileak, Tim Berners-Leek, Sarerako Kontratua (Contract for the Web) deritzon ekimena aurkeztu du. Sarearen potentzial positiboa hainbat faktorek arriskuan jartzen duela uste du Berners-Leek. Kontratuaren helburua da manipulazio politikoa, fake news bezalako fenomenoak, pribatutasunaren haustura eta jazarpena bezalako joerei aurre egitea.