Teknologia albisteak

Wikilariek Espainiako mozal lege digitalaren aurrekari turkiarrak salatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-01 : 12:19

Dekretuz onartu zen azaro hasieran Interneteko zerbitzuak Espainiako Gobernuak nahi erara ixteko dekretua, eta gerora Espainiako Kongresuak onetsi zuen (PSOE, PP eta Ciudadanos alde; Podemos abstenituta). Dekretu honek Interneteko komunikaziorako eta adierazpen askatasunerako dakarren arriskuak kritikatu zituen duela egun batzuk wikilari katalanen elkarteak, Amical Wikipediak. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak ere bat egin du salaketarekin.

Mozal lege digitala esan izan zaion dekretuaren larritasuna salatzen du agiriak:

"Web orriak eta bestelako zerbitzuen itxieran berehalako ekimenen ahalmena Espainiako Gobernuak babesten du, Ekonomia eta Negozioen Ministerioaren bidez, eta baita sare guztien kontrola eta funtzionamendua salbuespenez deskribatutako aldi iragankorretan. Ez da beharrezkoa aurretiazko eskakizun judizialik"

Definizio lausoegiak kezkagarriak dira:

"Zehaztasunik gabe definitutako kontzeptuak, hala nola “segurtasun nazionala”, “ordena publikoa”, “trantsizio-aldia” edo “ohiz kanpoko egoera”, motibazio politikoan eta disidentzia ideologikoaren errepresioan oinarritutako bereizkeriarik gabeko ekintzak ahalbideratzen dute."

Horren aurrean, gogor salatzen du dekretua Euskal Wikilarien Elkarteak, eta Turkian antzeko aurrekari bat gertatu izan zela aipatzen du:

 "Badira zentsura digitalaren azken aldiko aurrekariak, oso giza eragin larria izan dutenak. 2014ko otsailean, Turkiako parlamentuak 5651 Zb. Legea onartu zuen, estatuko telekomunikazio autoritateei botere berriak ematen Internetaren erregulazioari buruz. Urte gutxiren ondoren, 2017ko apirilean, eta lege hori erabiliz, Wikipediaren hizkuntza guztietako bertsioen sarrera blokeatu egin ziren, Turkiako Gobernuaren erreklamazioa Ingeles Wikipediaren estatuaren terrorismoaren artikuluan oinarrituta.”

Hemen agiria osorik, eta katalanek egindakoaren ingelesezko bertsio bat.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu