Teknologia albisteak

Gipuzkoa Talent Forum topaketa, networking ariketa enpresa eta profesionalentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-06 : 16:52

Gipuzkoa Talent Forum izeneko topaketa egingo da Donostiako Anoeta estadioan (orain ofizialki Reale Arena), datorren abenduaren 23an. Gipuzkoako enpresak talentuarekin topo egiteko jardunaldia da. Profesionalentzako izen-emate epea zabalik dago oraindik, eta www.gipuzkoatalent.eus webgunearen bidez egin daiteke.

 

Ekitaldia Markel Olano diputatu nagusiak irekiko du 9.30etan (akreditazioetarako epea 9.00etan irekita), eta gero lau taldetan 40 enpresa gipuzkoar partehartzaileek beren ekarpenak azalduko dituzte, 10.00etan, eta kafe baten osrean, "enplegu topagunea" egingo da, profesionalak eta 40 enpresa horiek elkarren berri izateko networking ariketa.

Profesionalki gisa interesatua bazaude, honela definitzen du Gipuzkoa Talent ekimenak "talentuduna" edo prestakuntza handiko profesionala: Prestakuntza-maila handiko profesionala izatea eta gradu mailako unibertsitate titulazio edukitzea. Balduntza horietatik abiatuta, izena eman dezakezu Gipuzkoa Talent-en eta abenduaren 23ko jardunaldi honetan parte hartu, hala nola gerora ere Gipuzkoa Talentek antolatzen dituen gainerako zerbitzuetan parte hartu (euskarri profesionala, harrera zerbitzua, networking zerbitzua...).

40 enpresa hauek parte hartuko dute Donostiako ekitaldiam: ABC Compressors, AF Incepal, Alcad, Ampo, Angulas Aguinaga, Biele, BPTD (Basque Precision Technology District), CAF, CAF Power & Automation, Construcciones Amenabar, Danobat Group, Egile, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Industrial, Fidenet, Grupo Indaux, Grupo Ulma, Ibarmia, Ibermatica, Ikerlan, Ikusi, Irisbond, Irizar, Jema Energy, Kirolbet, Mondragon Assembly, Nuavis, Orbea, Orkli, Orona, Salto Systems, Sarralle, Siemens-gamesa, Spyro, Talleres Myl, Tecnalia, Uvesco, Vicomtech, Viralgen eta Zuccheti..

Erantzun

Sartu