Teknologia albisteak

.EUS

Erabiltzailearen aurpegia

komunitate oso baten domeinua

Erabiltzailearen artikuluak

10000ra goaz. BAZATOZ?

2018-05-25 : 08:57

Gogoratzen duzu lagunekin joan ez zinelako galdu zenuen momentu hura? Baaaai….Bazkari buelta bakoitzean gogorarazten dizutena? Hori, hori... une egokian, hautu egokia egitea dohain handia da. Askok ez zuten uste posible izango zenik, baina bai, PuntuEUS domeinua lortu genuen eta gero eta gehiago gara. 10.000 domeinura goaz orain. Bazatoz

Euskarazko Internet eguna 2018, maiatzaren 17an Donostian

2018-04-24 : 09:04

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, Euskarazko Internet Eguna ere ospatuko da, hirugarrenez. Miramon Parke Teknologikoan izango da arratsaldeko 17:30etan, UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean. Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna! Informazio guztia eta izen-ematea hemen.

‘Sarean’, ingurune digitalaren irratsaioa, igandetik aurrera Euskadi Irratian

2017-07-05 : 15:19

Ingurune digitalari buruzko irratsaio berria hasiko da Euskadi Irratian, Leire Palaciosek gidatuta. Irratsaio berriak ‘Sarean’ du izena eta igandean abiatuko da, 15:00etatik 16:00etara. Gai arruntak, egunerokoak, izango ditu mintzagai nagusi. Hala nola, musika, literatura, kirola, feminismoa… eta, horietan guztietan teknologiak eta Internetek zein eragin duten azaleratuko da gonbidatu batekin. Horrez gain, sarean.eus –eko kolaboratzaileak Binaka arituko dira sarean.eus-en idatzitako artikuluen inguruan. Gainera, astero-astero webgune interesgarri bat proposatuko da eta entzuleen zalantza teknikoak argituko ditu Euskalteleko Rafa Bañalesek.

 

Internet Eguna festa handia izango da! (maiatzak 17, Azpeitian)

2017-05-12 : 21:45

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian. Eta, zu ere bertan izatea gustatuko litzaiguke. Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan. Xabi Solano eta DZ musikariak eta Miren Gaztañaga aktorea egongo dira ekitaldia girotzen. Zatoz Azpeitiara eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna!

II. Euskarazko Interneten Eguna, maiatzaren 17an Azpeitian

2017-04-24 : 15:48

Maiatzaren 17an Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen nazioarteko eguna ospatzen da; IKT eta Interneten Egun bezala ere izendatzen da. Data hori aprobetxatuta, II. Euskarazko Interneten Eguna antolatu dugu. Azpeitian egingo dugu, Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean. Maiatzaren 17a, arratsaldeko 7etan, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Zatoz eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna! Hemen eman dezakezu izena.

Internetek badu generoa: "Non dago emakumea ingurune digitalean?"

2017-03-08 : 09:09

Internetek badu generoa. Eta ez da emakumezkoa. Europako Batzordearen arabera 7 milioi pertsonek egiten dute lan IKTen arloan eta %30 dira emakumeak. Ardura postuetan, %19,2. Egoeraz kezkatuta, emakumeak ingurune digitalean duen presentzia aztertzeko mahai-inguruan antolatu genuen PuntuEUS Fundazioak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak Berriaren laguntzarekin. Hizlari izan genituen Edurne Larraza, Lore Martinez Axpe, Eli Pombo eta Lorea Argarate. Hemen duzue bideoa.

Non dago emakumea ingurune digitalean?

2017-02-28 : 09:45

PuntuEUS Behatokiak euskararen osasun digitala neurtzen du. Horretarako 3 alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internetek Euskal Herrian duen presentzia eta euskararen egoera Interneten. 2016eko datuen gainean egindako neurketaren emaitza aurkeztuko du Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendariak. Behatokiak emakumeak interneten duen presentzia ere neurtu du aurten. Datua ez da ona: .EUS domeinua eregistratzen dutenen %25 baino ez dira emakumeak.

Lagunduko diguzu Facebooki eskatzen Labur.eus desblokeatu dezala?

2017-01-26 : 14:23

Estekak laburtzeko euskarazko zerbitzu bat da Labur.eus. Duela egun batzuetatik, Labur.eus-en estekak blokeatzen hasi da Facebook. Zer egin dezakegu? Esan diezaiogun erratuta dagoela, Labur.eus segurua izateaz gain, nahi eta behar dugula.

Euskarazko #interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia

2016-10-25 : 13:41

2016ko maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, ospatu zen I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñeko Katakraken. Horrela, egun honi jarraipena eman eta urtero ospatzea da asmoa. Horretarako, kokapen eta kolaborazio proposamenak jasotzeko deialdia ireki du PuntuEUS Fundazioak. #interneteguna 2017ko maiatzaren 17an ospatuko da. Proposamenak komunikazioa@domeinuak.eus helbidera bidali behar dira, azaroaren 30a baino lehen. PuntuEUSek eskaera guztiak aztertuko ditu, eta abenduaren 30a aurretik emango die erabakiaren berri eskatzaile guztiei. 

Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren - Bilera informatiboa

2016-04-29 : 09:17

Bilera honen helburua publizitatea euskaraz Twitterren nola jarri azaltzea da. Bilera euskaraz iragarkiak egin nahi dituzten enpresa eta erakundeei dago zuzenduta. Baita komunikazioaren arloko profesionalei ere. Bilera irekia eta doakoa da.

Google eta Twitter euskalduntzen: non gaude eta nora goaz

2016-04-24 : 13:03

Euskarak Interneteko zerbitzu handietan dituen mugak gainditzeko pausuak ematen jarraitzeko elkartu da PuntuEUS Fundazioa, bilera banatan, Google eta Twitterrekin. Bilera hauen helburua euskararen normalizazioan enpresa hauei eman ditzaketen urratsak ikusi arazi, laguntza eskaini eta arlo jakinetan lanean jartzea izan da. Baita, euskal komunitateko kideek izan zitzaketen galdera zehatzak egitea. Ezer baino lehen, harrera ona eta ateak irekita izatea eskertzekoa da. Hori alde batera, eta edukiari eta lortutako konpromisoei erreparatuz gero, oso ezberdinak izan dira bata eta bestea.

2

PuntuEUS Fundazioak zure iritzia behar du

2016-04-12 : 10:11

PuntuEus Fundazioan 2016-2020 eperako hausnarketa estrategikoan murgilduta gabiltza. Zu, gure komunitatearen parte zara eta horregatik zure ekarpena oso garrantzitsua da. Ondorengo estekan aurkituko dituzun galderen bidez zure ideia, iritzi eta gogoetak jaso nahi genituzke, PuntuEUS Fundazioaren estrategia definitzeko garrantzitsuak direlako. Eskerrik asko.

Internetek badu generoa

2016-03-08 : 11:12

Eta, ez da emakumezkoa. Europako Batzordeak argitaratutako ikerketaren arabera IKT alorrean lan egiten duten 7 milioi pertsonen artean %30 baino ez dira emakumezkoak. Ardura postuetan, %19,2. Horregatik, PuntuEUS Fundazioak bere alea jarri eta komunitatera sarbidea erraztu nahi digu emakumeoi. Horretarako, deskontu kode bat sortu du guretzat, nahi dugun domeinu-izena merkeago, 15 euroan, eskuratu dezagun.

Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

2016-02-14 : 16:50

Euskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi. András Kornai hizkuntzalariak 2013an argitaratutako “Digital language death” ikerketaren arabera munduko hizkuntzen %5 baino ez da erabiltzen Interneten, eta horrek gainerako %95a heriotzara kondenatuko du. XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa bere desagerpen digitala ekiditeko. Sarea komunikazioa da, hizkuntzen erabilera aktiboa bultzatzen duten sare sozial eta komunikazio digitalek gidatutako komunitate erraldoiaren jarduna.

#MarkatuPuntuEUS kanpaina abian bihartik

2015-09-14 : 13:09

Euskal komunitate linguistikoa interneten ordezkatzen duen .EUS domeinua indartzeko #markatupuntueus kanpaina abiatuko da bihar. 

.EUS domeinuaren eskaintza berezia euskal diasporaren Jaialdiarekin bat eginez

2015-07-24 : 12:59

PuntuEUS fundazioak euskal diasporaren Jaialdiarekin bat eginez domeinuaren prezioa merketuko du.

Twitter .EUS da jada, eta euskara ulertuko du laster

2015-06-22 : 08:48

PuntuEUS Fundazioaren eta Twitter-en arteko lankidetzaren ondorio dira aldaketak. Twitter sare sozialak salto egin du euskal hizkuntzaren komunitatearen adierazgarri den .EUS domeinura, PuntuEUS Fundazioarekin adostutako lankidetzari esker.

 

PuntuEUSekin 10€ Herri Urratsentzat

2015-04-28 : 12:51

Maiatzaren 1etik 10era bitartean erregistratzen den .EUS domeinu-izen bakoitzeko PuntuEUS Fundazioak 10 euro emango dizkio Seaskari. Horrela, PuntuEUS Fundazioak euskarak iparraldean duen presentzia sendotzen lagundu nahi du bere ekarpenaren bidez.

.EUS domeinua Korrikarekin batera dator

2015-03-16 : 12:11

Martxoaren 19an, Urepeletik abiatuko da Korrika, eta hurrengo egunetan Euskal Herria zeharkatuko du. Hori dela eta, PuntuEUS domeinuak ere bat egin du Korrikarekin, eta,martxoaren 19tik 31ra bitartean, .EUS domeinua prezio berezian eskainiko dugu: 29,95 euro besterik ez.

2

Oparitu zureizena.eus Durangoko Azokan

2014-12-05 : 09:44

Domeinua da Interneten gainerako guztiengandik bereizten gaituen puntua: balioa ematen du, marka bakarra da eta nortasuna eta identitatea aitortzen dizkio web, posta elektroniko… bakoitzari. 

 

Aurrekoak ››