Internetek badu generoa. Eta ez da emakumezkoa. Europako Batzordearen arabera 7 milioi pertsonek egiten dute lan IKTen arloan eta %30 dira emakumeak. Ardura postuetan, %19,2. Egoeraz kezkatuta, emakumeak ingurune digitalean duen presentzia aztertzeko mahai-inguruan antolatu genuen PuntuEUS Fundazioak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak Berriaren laguntzarekin. Hizlari izan genituen Edurne Larraza, Lore Martinez Axpe, Eli Pombo eta Lorea Argarate. Hemen duzue bideoa.
Emakumezkoen presentzia Interneten nahi baino txikiagoa da. .EUS komunitatearen baitan ere egoera ez da hobea. Emakumeak interneten duen presentzia neurtu du PuntuEUS Behatokiak. 2016ko emaitzen aurkezpenarekin batera mahai-ingurua egin zuten Martin Ugalde Kultur Parkean, datuak aurkezteko eta egoeraz hausnartzeko. Parte-hartzaileak: Edurne Larraza, Lorea Argarate, Lore Martinez Axpe eta Eli Pombo. Lorea Arakistainek zuzendu zuen solasaldia. Hemen duzuen bideo osoa.
.EUS Domeinu-izenak erregistratzen dituztenen artean %25 baino ez dira emakumeak. Eta .EUS emakumeona ere bada. Horregatik, PuntuEUS Fundazioak, bigarren urtez jarraian, bere alea jarri eta komunitatera sarbidea erraztu nahi digu emakumeoi. Horretarako, deskontu kode bat sortu du guretzat, nahi dugun domeinu-izena merkeago, 15 euroan, eskuratu dezagun.
Erantzun
Sartu