Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian. Eta, zu ere bertan izatea gustatuko litzaiguke. Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan. Xabi Solano eta DZ musikariak eta Miren Gaztañaga aktorea egongo dira ekitaldia girotzen. Zatoz Azpeitiara eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna!
Internet Eguna festa handia izango da! Internet egunaren helburua eguna ospatzea eta euskarazko Interneten sustapenean eragitea da. Beti ere, festa giroan. Festa girotzen izango dira Miren Gaztañaga aktorea eta Xabi Solano eta DZ musikariak. Beste sorpresa asko ere izango dira!
Gogoratu hitzordua:
Antolatzaileak: PuntuEus Fundazioa eta Azpeitiko Kulturaz Kooperatiba.
Dagoeneko izena eman baduzu, bertan ikusiko dugu elkar. Bestela, zeren zain zaude?
Erantzun
Sartu