Teknofiloen albistegia

Google eta Twitter euskalduntzen: non gaude eta nora goaz

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-24 : 13:03

Euskarak Interneteko zerbitzu handietan dituen mugak gainditzeko pausuak ematen jarraitzeko elkartu da PuntuEUS Fundazioa, bilera banatan, Google eta Twitterrekin. Bilera hauen helburua euskararen normalizazioan enpresa hauei eman ditzaketen urratsak ikusi arazi, laguntza eskaini eta arlo jakinetan lanean jartzea izan da. Baita, euskal komunitateko kideek izan zitzaketen galdera zehatzak egitea. Ezer baino lehen, harrera ona eta ateak irekita izatea eskertzekoa da. Hori alde batera, eta edukiari eta lortutako konpromisoei erreparatuz gero, oso ezberdinak izan dira bata eta bestea.

Google: “gogoan hartuko ditugu esandakoak”

Apirilaren 19ean elkartu gara Googlekin, haien Madrilgo egoitzan. Transmititu diegu hizkuntza baten etorkizunean haien erabakiek duten eragina eta euskara kontuan hartzearen garrantzia.

Erantzun digute, Googlentzat garrantzitsuak direla kultura-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna, baina enpresa pribatua ere badela. Baliabide mugatuak dituztela, maila lokalean egiten diren eskaerak globalean eragiten dutela eta esandakoak gogoan hartzen dituzten arren, erabakiak ez daudela haien esku. Gustatuko litzaiekeela guztiari baietz esatea, baina gezurretan ariko liratekeela.

Horrela, honako gai zehatz hauek mahaigaineratu ditugu:

Android euskaraz: badago eta Nexus batean funtzionamenduan ikusi dugu. Azaldu digute eskuragarri dagoela eta bertsio arazoak izan daitezkeela. Bestetik, eskuragarri egon arren mugikorren fabrikatzaileek hautatzen dituztela hizkuntza paketeak eta espazioaren arabera batzuk kanpoan uzten dituztela.

Google Search: bilaketen emaitzetan euskara filtratzeko aukera ezartzea proposatu diegu. Gogoan hartuko dutela erantzun digute.

Google AdWords: Hekimen elkartearen eskariz euskarazko webguneek Google AdWordseko publizitatea jasotzea ahalbidetzea proposatu diegu. Euskarazko webguneek duten negozio-bolumena txosten batean pasatzeko eta gogoan hartuko dutela erantzun digute.

Google.eus aktibatzea: gogoan hartuko dutela erantzun digute.

Laburbiduz, esandakoak gogoan hartu dituzte.

Twitter: “fokua jarrita dago eta konponbidean lanean dihardugu”

Apirilaren 21ean elkartu gara Twitterrekin, haien Madrilgo egoitzan. Twitterren eta PuntuEUSen arteko lankidetza 2015ean abiatu zen. Ordutik, Twitter.eus aktibo dago eta Twitterrek euskara ezagutzen du.

Urratsak ematen jarraitzeko elkartu gara haiekin: egoeraren analisia egin eta euskararen inplementazioan eman beharreko urratsak definitzeko. Eskertu digute Madrilera joan izana eta arazoak azaldu izana haiek konponbideak bilatu ahal izateko. Data zehatzik ez digute eman, baina transmititu digute euskara Twitter orokorrean inplementatu zen bezala eta merkatu handietan hasi badira ere, lanean ari direla Twitter Ads hizkuntza guztietan egon dadin.

Horrela, honako gai zehatz hauek mahaigaineratu ditugu:

Twitter orokorra: Twitterren euskara Beta bertsiotik atera eta beste hizkuntzen pare jartzea. Horrez gain, bilaketak euskaraz egiteko aukera jartzea proposatu diegu. Estatu Batuetako lan-taldeari bideragarritasuna aztertzeko eskatuko diotela erantzun digute.

Twitter Ads: Twitter 40 hizkuntzatan dagoen arren 15 hizkuntzatan baino ez ditu onartzen iragarkiak eta ondorioz ezin zen euskaraz iragarkirik jarri. Euskara onartzearen beharra transmitituko dute. Bien bitartean, euskal enpresek euskarazko iragarkiak jarri ahalko dituzte PuntuEUS Fundazioarenarteko hitzarmenari esker. Horrela, Twitterren euskarazko iragarkiak jarri nahi duten enpresen zerrenda osatuko du PuntuEUSek eta Twitterri pasako dio bere kontuarekin erlazionatu eta haien iragarkiak onartu ditzan.

Ahal bezain laster egingo dugu deialdia interesdunak elkartu eta prozeduraren inguruko azalpenak emateko.

Bestetik, proposatu diegu iragarkiak segmentatzerako orduan euskara aktibatzeko, iragarkiak eremu geografikoaren arabera ez ezik erabiltzaileen hizkuntzaren arabera sailkatu ahal izateko. Zentzuzkoa iruditu zaie eta Estatu Batuetako lan-taldeari lan hau egiteko eskatuko diotela erantzun digute.

Laburbilduz, Twitterren helburua bada irisgarritasun linguistikoan lanean jarraitzea. Horretarako, euskararen inplementazioa n pasuak emateko ekarpenak eskertzen dituzte eta bideratuko dituztela transmititu digute.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Hona beste batzuk, mezu bidez Aitorrek bidaliak... (Sustatu.eus)
Zeintzuk ote historian gehi..., 2018-01-16
Erabiltzailearen aurpegia
Hemen zerrendara gehitzeko beste bat, 2.1M ikus... (Sustatu.eus)
Zeintzuk ote historian gehi..., 2018-01-16
Erabiltzailearen aurpegia
Bai, arrazoia, Aiora, bideo horrek ihes egin di... (CodeSyntax)
2017an Youtuben gehien ikus..., 2018-01-15
Nik egin nuen bideo hau 2017 hasierakoa da, eus... (Aiora)
2017an Youtuben gehien ikus..., 2018-01-15
Erabiltzailearen aurpegia
Bai, hala da, baina ez da 2017ko bideoa ;) 20.... (CodeSyntax)
2017an Youtuben gehien ikus..., 2018-01-15

»» Jardun osoa