Teknologia albisteak
2

Oparitu zureizena.eus Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-05 : 08:41
Domeinua da Interneten gainerako guztiengandik bereizten gaituen puntua: balioa ematen du, marka bakarra da eta nortasuna eta identitatea aitortzen dizkio web, posta elektroniko… bakoitzari. 
 
Puntu hori hiritar guztien artean zabaltzeko promozio berezia sustatu du Puntueus Fundazioak Durangoko Azokarako. Orain, norberaren posta elektronikoak ere puntu hori izan dezake. Imaginatzen duzu zureizena@zureabizena.eus egituradun posta-elektoniko helbidea? 
 
Zureizena.eus norbanakoek domeinu-izenak eskuratzeko kanpaina da eta norberak  bere izena edo abizena eskuratzeko aukera egongo da erdi-prezioan. 30 euroren truke domeinu-izena, 10 posta elektroniko kontu, 2 GB espazioa, DNS kudeaketa eta mugagabeko transferentzia ahalmena erosteko aukera izango da abenduaren 6an, 7an eta 8an Durangoko Disko eta Liburu Azokan (Artekale 81, 82, 83)Egun horietan eta Puntueus Fundazioak izango duen standean baino ez. 
 
Aukera mugatua eta ezin hobea gabonetan oparitzeko!

Erantzunak

2014-12-05 : 10:06

Zera, zalantza batzuk:

- 30 euro, BEZ barne?
- Eta, bigarren urtetik aurrera, berritze prezioa zenbatekoa aurreikusten duzue?
- E-posta desbideraketak egin daitezke?

2014-12-05 : 10:11

- 30 euro, BEZ barne?
Bai, BEZ barne.

- Eta, bigarren urtetik aurrera, berritze prezioa zenbatekoa aurreikusten duzue?
Bigarren urtetik aurrera prezioa erregistratzaileak jartzen du, kasu honetan Dinahosting. Haiekin adostu dugun prezioa honakoa da: Domeinuaren erregistroa berritzea 50,95€ (+BEZ) eta posta etab. (Correo10 izeneko pack-a) beste 24€ (+BEZ).

- E-posta desbideraketak egin daitezke?
Bai, nahi adina.

Zerbitzuaren ezaugarriak hemen daude: https://dinahosting.com/hosting/hosting-correo

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago