Maiatzaren 17an Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen nazioarteko eguna ospatzen da; IKT eta Interneten Egun bezala ere izendatzen da. Data hori aprobetxatuta, II. Euskarazko Interneten Eguna antolatu dugu. Azpeitian egingo dugu, Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean. Maiatzaren 17a, arratsaldeko 7etan, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Zatoz eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna! Hemen eman dezakezu izena.
Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian. Eta, zu ere bertan izatea gustatuko litzaiguke. Iaz Iruñean ospatu genuen, Katrakaken; oraingoan Azpeitian izango da, Sanagustin kulturgunean, PuntuEUS Fundazioak eta Kulturaz Kultur Kooperatibak antolatuta.
Aurtengo Internet Egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Horretarako, PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Kont
Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan.
Zatoz eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna!
Eman izena.
Antolatzaileak: PuntuEUS Fundazioa eta Kulturaz Kultur Kooperatiba.
Erantzun
Sartu