Teknologia albisteak

Luistxo Fernandez

Erabiltzailearen aurpegia

This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.

Erabiltzailearen jarduna

2

Burmuina aztertuz ikasi ditugun euskararen 4 sekretu

2015-07-20 : 09:17

Itziar Lakak UEUko mintegi batean emandako hitzaldi batetik ikasitako gauza batzuk:

  1. Berdin dio sintaxiaren ordenak, hizkuntzaren egiturak: guztiak prozesatzen ditugu efikazia berdinarekin.
  2. Euskararen hitz ordena libre samarra da, baina hiztunaren inkontzientean, duda barik SOV da, Seber Altubek zioen bezala.
  3. Esperimentu batera sartzean, harrera euskaraz ala gaztelaniaz egin, euskaldun natibook desberdin jokatzen dugu.
  4. Ergatiboa zaila da benetan. Euskararen aditz sistema ez.

Uxue Barkosen agintaldia hastear dela, kazetari nafarren analisi bat

2015-07-17 : 09:41

Duela egun batzuk mahainguru interesgarri bat izan zen Donostian. Hiru kazetari nafar mahaian, Juan Kruz Lakasta moderatzaile zela, eta Ivan Gimenez eta Joxerra Senar alboetan: Pamiela argitalatxearekin hauek argitatatu dituzten liburuak aurkeztea zen kontua, eta bide batez, Nafarroako egoera komentatzea. Mugikarian argitaratua egon da kronika hau egun batzuez, aurrerapen esklusibo gisa, eta orain hemen duzue.

"Euskal Herri independente bat posible al da? Ez!"

2015-07-14 : 09:25

Joan den asteko EHUko Uda Ikastaroetako Berrikuntza Politikoa mintegian, azken partehartzea izan zen (antolatzaileen laburpenaren aurretik) Xabier Barandiaran soziologoak egindakoa. "Euskal Herri independente bat posible al da?", galdera horixe zuen Barandiaranek hitzaldiko izenbururako. Ez dakigu antolatzaileek proposatu zioten galdera, ala berak ekarri ote zuen, baina erantzuna eman zuen, eta argia izan zen, kategorikoa: "Ez".

Eduardo Madinaren proposamen federala... edo jakobinoa!

2015-07-14 : 08:54

Joan den astean, Donostiako Miramar jauregian izaten diren EHUko uda ikastaroetan, mintegia interesgarri bat izan zen: Berrikuntza Politikoa: Konstituzio Erreforma, Autogobernua, Erabakitze-Eskubidea eta Independentzia. Handik, hiru kronika idatzi nituen Mugikaria aplikaziorako, eta hona bi ekarriko ditut gaur, bat Eduardo Madina sozialistak esandakoekin, eta bestea Xabier Barandiarenen hitzaldi baten inguruan.

 

2

Euskara eta independentzia: hemen bi eztabaida daude

2015-06-29 : 10:41

Nolabaiteko eztabaida bikoitza bizi izan genuen joan den asteko "Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian" mintegian, Iruñeko Katakrak-en. Bikoiztasun hori, nik honela ikusten dut:

  • Bata, ea euskara zein punturaino den oztopo, lagungarri ala faktore erabakigarri estatu independente bat eratzeko bidean.
  • Bestea, ea estatu independente batek euskarari behar bezalako arnasa emango ote dion eta baliagarri izango ote zaion.

Joxe Azurmendi erredukzionismoen kontra

2015-06-29 : 10:27

Joxe Azurmendi filosofoak ireki zuen "Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian" mintegia Iruñean joan den ostegunean. Mugikaria aplikaziorako idatzi nituen bertatik pare bat kronika, aplikazioaren eduki esklusiboen atal berrian eduki pixkat emateko, baina orain, hementxe duzue irekian testu parea, Azurmendiri dagokiona jarraian eta suertatu zen eztabaida interesgarri bati buruzkoa bestea (geroxeago).

1

Autismoa duten pertsonentzako aplikazio batzuk

2015-06-09 : 20:02

Joan den igandean Euskadi Irratiko Amarauna programan azaldu nuen kontu bat dela-eta, hemen informazio pixka bat. Autismoa duten pertsonentzako aplikazioak.

eMintza

2015-06-09 : 14:43

1

Hedabide digitalen unea, 14 esalditan

2015-04-22 : 09:10

Julio Alonsok iRedes biltzarrean joan den astean Burgosen egin zuen aurkezpena oso interesgarria iruditu zait. Weblogs SL enpresako sortzaile eta burua da Alonso eta 14 puntutan laburtu zuen hedabide digitalen gaur egungo panorama. Bere hitzaldia Youtuben dago, baina euskaratu egin ditut 14 puntu horiek.

Boto-inkestek aurreratzen dutena panorama interesgarria da 2015eko hauteskundeetarako, batez ere Pod...

2014-11-06 : 18:33

Boto-inkestek aurreratzen dutena panorama interesgarria da 2015eko hauteskundeetarako, batez ere Podemos-en igoeragatik. Alderdi berriak esana du, inteligenteki nere ustez, udalak alde batera utziz, autonomikoetan zentratuko direla. Inkognita interesgarria zera da, ea EAEko foru-hauteskundeak zein parametrotan ulertuko dituzten Podemos-ekoek... aurkezteko ala ez aurkeztekoak...

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››