Teknologia albisteak
1

"Robot mugikorrak. Oinarriak" liburua argitaratu du UEUk

Erabiltzailearen aurpegia
Udako Euskal Unibertsitatea
2012-01-25 : 10:01

Aitzol Astigarragak eta Elena Lazkanok idatzitako Robot mugikorrak. Oinarriak liburua argitaratu berri du Udako Euskal Unibertsitateak

Robot bat garatu eta programatzea ez da erronka makala. Liburu honetan, horretarako beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak jaso nahi izan ditugu, eta modu ulergarrian eskaini irakurleari. Asmo nagusia, Robotika mugikorraren arloan lehen pausuak eman nahi dituenari bidea erraztea izan da, oinarrizko kontzeptuekin hasi (eragileak, sentsoreak, kontrola...) eta gradualki konplexutasun eta sofistikazio-maila altuko arlo eta aplikazioetara iritsi arte (kontrol-arkitekturak, nabigazioa, mapak...).

Betiere robotaren portaera adimentsu bihurtzen duten gakoak agerian utziz.

  • Robotika mugikorraren oinarriak: teoria, ariketak eta programazioa tartekatuz.
  • Hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatu:
    o LEGO NXT kaxa robotikoarekin
    o Player/Stage simulagailu ahaltsua erabiliz.
  • Aplikazioak: objektuak ekidin, ingurunea aztertu, eremua garbitu, erabakiak hartu, mapak eraiki... eta beste hainbat.
  • Kontrol-sistema konplexuak garatzeko estrategiak.
  • Robotika edo programazioari buruzko aldez aurreko ezagutzarik ez da behar!

Esaiozu robotari zer nahi duzun egitea!

Erantzunak

Aitzol Astigarraga
2012-01-25 : 18:54

Ezin aipatu gabe utzi izan ditugu kolaboratzaile ilustreak: Iban Zaldua (sarrera edo girotze ipuina) eta Antton Olariaga (komiki-tira bidezko irakurketa umoretsuak). Horiengatik bakarrik, merezi du liburuak!

Erantzun

Sartu