Sustatu logoa Teknologia albisteak

Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2011ko CAF-Elhuyar sariak

Elhuyar Fundazioa
2011-10-31 08:10

Dibulgazio-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko bi sari emango zaizkie inoiz argitaratu gabeko dibulgazio-artikuluei; bata dibulgazio-artikulu orokorrei dagokiena, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari dagokiona. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren kategorian, 5.000 euroko sari bat izango da gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat. Lan horiek zientzia- edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dute, betiere. Azkenik, Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2.000 euroko sari bat egongo da jokoan, eta 2011. urtean argitaratu diren zientzia kazetaritza-lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.

CAF-Elhuyar sarietan parte hartzeko epea irekita dago jada, eta oinarriak sariketaren webgunean daude eskuragarri.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu