Teknologia albisteak

Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren denboraldi berria gaur hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2011-09-06 : 10:09

Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiari buruzko saio honek berrikuntza ugarirekin dator. Besteak beste, “Haurdun gaude” izeneko atala estreinatuko du, eta haurdunaldi bati jarraipena egingo dio astez aste. Saio hau, asteartearo emango da Euskadi Irratian 21:00etatik aurrera.

Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratiarentzat ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioak bihar ekingo dio denboraldi berriari. Hamaseigarren denboraldia hasiko da gaur, eta saioa Guillermo Roa kimikariak gidatuko du, Elhuyar Zientziaren Komunikazioa saileko kideen babesarekin. Asteartero emango dute, 21:00etan (igandeetan, 22:00etan, errepikapena emango dute), ordubetez. Denboraldi berriaren nobedadeen artean, azpimarratu beharra dago "Haurdun gaude" izeneko atala izango duela saioak, haurdunaldi bati astez asteko jarraipena egingo dion atala. Beste bi atal berri ere izango ditu Norteko Ferrokarrillak: bata geologiari buruzkoa, eta bestea matematikari buruzkoa, Euskal Herriko Unibertsitateko adituekin egingo dena. Iraupenari dagokionez, ordu-erdi irautetik ordubete irautera pasatuko da programa. Azkenik, Norteko Ferrokarrilla Facebook-en ere estreinatuko da, uhinetatik sare sozialetara saltoa emanez.

Norteko Ferrokarrillaren biharko saioaren gai nagusia saguzarrei buruzkoa izango da, Joxerra Aihartza biologoaren laguntzarekin landutakoa. Izan ere, 2011-2012 Saguzarren nazioarteko urtea izendatu dute.

Erantzun

Sartu