Jardunaldia Andoainen: Hizkuntza ez hegemonikoak IKTen zelaian
Euskarak eta maila ertaineko hizkuntza ez hegemonikoek hedabideen munduan eta, oro har, informazioaren eta komunikazioaren teknologien zelaian gaur egun jada dituzten eta etorkizunean izango dituzten erronkei aurre egiteko jardunean lagungarri eta bide-urratzaile izango den proiektu bat taxutzen ari gara Andoaingo Udaletik. Bide horretan, jardunaldia antolatu dugu apirilerako, goiburu honekin: Hizkuntza ez hegemonikoen edo maila ertainakoen erronka informazioaren eta ezagutzaren gizarteen aurrean eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologien eraginaren (IKT) aurrean.
Horrela, bada, hizkuntza ez hegemonikoen gaia euskararen ikuspegitik lantzen ari gara eta proiektu berri baten nondik norakoak hausnartzen. Testuinguru horretan, beraz, hizkuntzen eta hizkuntza-komunitateen arteko elkarlana eta elkarrekiko hausnarketa suspertzeko xedez, Andoaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak mintegia antolatu dugu, hainbat adituri eskatuz informazioaren eta ezagutzaren gizarteen aurrean eta informazio eta komunikazioaren teknologien eraginaren aurrean hizkuntza ez hegemonikoek edo maila ertainakoek duten erronkari buruzko bere ikerketa edo azterketa lana aurkez dezala, lagungarri gertatuko direlakoan etorkizunari begira elkarrekiko estrategiak eta baliabideak hezurmamitzeko.
Jardunaldia
Hizkuntza ez hegemonikoen edo maila ertainakoen erronka informazioaren eta ezagutzaren gizarteen aurrean eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologien eraginaren (IKT) aurrean.
Non, noiz: Andoain, Bastero kulturgunea. 2011, apirilak 7.
Egitaraua:
- 09:00 Harrera.
- 09:15 Aurkezpena. Estanis Amutxastegi, Andoaingo alkatea. Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Jon Unanue, Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakaria.
- 09:30 Txostena: La lengua catalana ante los retos de la comunicación en la era digital. Hizlaria: Josep Gifreu,Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea.
- 10:10 Eztabaida.
- 10:40 Txostena: media-ating behaviour change. Why it is not necessarily difficult. Hizlariak: Jeremy Evas,Welsh Language Board, Cardiff. Colin H. Williams, School of Welsh, Cardiff University.
- 11:20 Eztabaida.
- 11:50 Kafea.
- 12:00 Txostena: Euskara eta globalizazioa: ezkaratzeko azpiretik mugabako auzerrira. Hizlaria: Elixabete Larrinaga, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV).
- 12:40 Eztabaida.
- 13:00 Bazkaria.
- 15:00 Txostena: Los organismos internacionales y las lenguas no hegemónicas en las sociedades de la información y la comunicación. Estado de la cuestión. Hizlaria: Vicent Climent-Ferrando, LINGUAMON erakundea.
- 15:40 Eztabaida.
- 16:10 Txostena: Irigoienazpikoa egitasmoa: arrakasta kasuen arrantzan. Informazio eta komunikaziorako teknologia berriak eta hizkuntza ertainak. Hizlaria: Iban Arantzabal, Goiena, ikus-entzunekoen taldea. Elin Haf Jones, Europako Batasuneko MERCATOR MEDIA erakundea.
- 16:50 Eztabaida.
- 17:20 Ondorioak eta agurra. Hizlariak: Patxi Baztarrika, Andoaingo Udaleko Euskara zerbitzuburua. Begoña Muruaga, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria. Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia
Erantzunak kargatzen...