Teknologia albisteak

Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak sailak itzulpen-zerbitzuetarako UNE kalitate-ziurtagiria eskuratu du

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2011-01-30 : 09:01

AENORek itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 ziurtagiria lortzeko azterketa egin du Elhuyar Fundazioko Hizkuntza zerbitzuak sailean, eta kalitateko ziurtagiri batek behar dituen zorroztasun-parametroak gainditu ditu.

Elhuyar Fundazioren helburuetako bat beti izan da bezeroei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, eta orain arte emandako zerbitzuen bermea da ziurtagiri hau. Besteak beste, hauek dira kalitatezko kudeaketa-sistema baten eskakizunak: baliabideen kudeaketa, kontsulten kudeaketa eta analisia, dokumentazioaren kontrola, bezeroen gogobetetzea...

Erantzun

Sartu