Teknologia albisteak

Itxura eta eduki berriak lantalan webgunean

Erabiltzailearen aurpegia
Lantalan
2012-06-12 : 11:06

Honezkero lantalan webguneak urte batzuk baditu. Azken hilabeteetan, ordea, itxura aldatu diogu goitik behera, baita eduki berriak sartu ere. Lan munduan euskara gehiago erabili nahi dutenei zerbitzua eman nahi die Emunek webgune honen bidez, batez ere euskara planei dagokienez.

Itxura aldatzeaz gain, twitterren (@lantalan) eta vimeon hasi gara orain dela urtebetetik. Blogean dagoen eduki estatikoa ere goitik behera berritu dugu.

Euskara plana zer den eta zertan den azaltzen dugu, baita euskararen kudeaketa aurreratuko zenbait kasu. Lanean euskaraz bizitzeko aholkuak eta baliabideak ere eskaintzen ditugu: agiri ereduak, euskara zuzen eta egoki erabiltzeko aukerak, lan mundua euskara sustatzeko dauden diru-laguntzen berri eman, euskarazko softwarea eta euskarazko hiztegiak.

Horrez gain, beste eduki batzuk ere badaude webgune berrian: orain arte argitaratutako oinarrizko artikuluak, #sarekohizkuntzak izeneko eztabaidetako material guztia eta abar.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago