Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mintza Eguna ospatuko dute Santurtzin ekainaren 2an

Sustatu
2012-05-20 17:05

Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin ospatuko dute. Ekainaren 2an izango da, eta egun guztirako egitaraua osatu dute. Hitzordua 11:00etan egin dute, Santurtziko portuan, eta gonbidapena luzatu dute sare sozialen bidez, Zeuk ere euskaraz bizi nahi baduzu, zatoz gurekin! lemapean.

Behin-behineko egitaraua:

Behin-behineko egitaraua:

  • 11:00 Ongietorria eta hamaiketakoa portuan, Bihotz Gaztea kantu-taldearen eskutik.
  • 12:00 Ibilaldi gidatua herritik / Gurasolagun eta umeentzako jolasak parke nagusian.
  • 13:30 Berba kalejira.
  • 14:30 Bazkaria Gernika parkean (20 €).
  • 16:00 Sari-banaketa eta bertsolariak.
  • 17:00 Euskal erromeria.
  • 20:00 Kantu-triki-poteoa, Dangiliske taldearen eskutik.

Bazkarira joateko, izena eman behar da maiatzaren 21a baino lehen, ezkerraldea@aek.org helbidean.

Gainera, hurrengo egunean aurtengo Ibilaldia izango da Santurtzin.

Eguna girotzeko abesti eta guzti egin dute:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu