Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskanta: 9-10 urteko gaztetxoak, kantuak egin eta grabatzen dituzte euskaraz, Erroman

Erromako Manetti eskola publikoko 4.mailako gaztetxoek kantu bana egin dute aurten ere, euskaraz. Blog honetan aurkituko dituzu 2010, 2011 eta 2012 urteetan egindako kantu, testu eta marrazki guztiak (eta euskara-italiano hiztegitxo bat kantu bakoitzeko).

Gaztetxo bakoitzak poesia bat idazten du. Eta horrekin kantu bat egin. Berea, euskaraz. Poesia garrantzizkoa da, egiazkoa delako. Bai eta absurdua denean ere. Horren askea da, mendeek lizentzia poetikoa eman diotela. Akatsak (itxurazkoak) egiteko lizentzia. Musika apur batekin eta lehenago egindako poesia kantatuz egiten da abesti bat. Hauxe da Euskanta. Ezaugarri batekin baina: kantuak euskaraz direla.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu