Bidaia kontaketak Deustuan
2012-06-05 11:06
Bidaia Kontaketak antolatu ditugu Deustuan: bost asteazken, bost hizlari, bost herrialde. Ekainean hasiko dira Berbaizu euskara elkarteak antolatutako bidaia kontaketak. Asmoa, astean behin elkartu eta euskaraz bidaiatzea, argazkien proiekzioz lagunduta. Horretarako, eta asteazkenero, 19:30etatik aurrera, Mullereneak bere ateak mundu zabalera zabalduko ditu, doan. Aste honetan, Iñaki Gurudi, EITBko kazetaria izango dugu, Ghana eta Etipoian bizitakoa kontatzeko prest. Etzazu galdu!
Datuak
- Egunak: Ekainak 6, 13, 20, 27 eta uztailak 1
- Tokia: Mullerenea (Ramon y Cajal 42, Deustua)
- Ordua: 19:30etatik aurrera
Erantzunak kargatzen...