Danobat euskararekin. Lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz...
Sarritan entzuten ditugu langileen artean honelako esaldiak "Euskaraz hitz egiten jakin bai, baina hitz teknikoak? Micro de enclavamiento, equilibrador muela, panel de mando, ciclo de vaivén... nola esan?" Hiztegi honetan hauek eta beste 2000 termino inguru aurkituko ditugu, eta gehitu eta eguneratzen joango gara.
Terminoei buruz
Hiztegi hau Danobat Kooperatiban elkarlanean egindakoa da, beharrei erantzuteko momentu puntual batzuetan sortu zaizkigun zalantzak kontsultatu ondoren sortutakoa.
Terminoak artezketa, tornu eta ebaketa eta zulaketako makina modelo batzuetako plano mekanikoetatik hartu ditugu eta horretaz gain artezketa prozesua definitzeko erabiltzen diren hainbat hitz, Danobatek 2003an argitaratutako hiztegiko hitzak eta 2004an argitaratutako Tailerreko Eskuliburu Teknikoko hitzak ere jaso ditugu.
Orain arte egindako lan hau osatzeko aurrera begira beste arlo batzuetako hitzak sartzen joateko aukera izango dugu, adibidez, fibra edo eskema elektriko eta fluidoetako terminoak. Lan handia egin da, baina gehiago dago egiteko, hiztegi hau zabalik baitago osatzen joateko.
Erantzunak kargatzen...