Teknologia albisteak

Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea EHUko udako ikastaroen artean

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-11 : 13:29

Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertuko dira uztailaren 20an eta 21ean, Donostiako Miramar Jauregian izango den EHUko Udako Ikastaroan. “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan”  izenburuarekin Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu du ikastaroa, eta bertan izango dira banakako saiotan Jon Aizpurua, Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna Euskal Herriko perspektiba lantzen. Ikuspegia zabaltzeko Natxo Sorolla Kataluniatik eta Conchúr Ó Giollagáin Eskoziatik egingo dute euren irakurketa.Horrez gain, hainbat mahai-inguru ere antolatu dira ertz desberdinetatik lantzeko gaia: Herri Administraziotik Miren Dobaran, Mikel Arregi  eta Mathieu Berge izango dira; Gizarte eragileen aldetik Iker Salaberria, Iker Martínez De Lagos eta Mertxe Mugika. Azkenik, unibertsitatearen ikuspegitik Jone Miren Hernández, Estibaliz Amorrortu eta Asier Irizar.

Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea, euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabideaz hausnartzea, euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztea eta euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakontzea izango dira uztailaren 20an eta 21ean, Miramar Jauregian jorratuko diren gaiak.

Hona hemen hitzaldi eta mahai-inguruen izenburu eta hizlariak:

  • “VI. Inkesta Soziolinguistikoen emaitzen haritik tiraka: euskararen erabileran eragiten duten faktoreak” Jon Aizpurua Espin Eusko Jaurlaritza- HPS (Gasteiz) – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna
  •  “Euskal Herriko Hizkuntzen Kale-erabilera eta erabileraren araberako Udaltipologiaren proposamena” Olatz Altuna Zumeta Soziolinguistika Klusterra – Euskal Herriko Hizkuntzen Kale-erabilera Proiektuaren zuzendaria
  • “Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka” Iñaki Martínez de Luna Perez de Arriba Soziolinguistika Klusterra – Soziolinguista
  • “Zertan den euskararen sustapena Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan” Nerea Azurmendi Zabaleta Diario Vasco – Kazetaria (Moderatzailea) Miren Dobaran Urrutia Eusko Jaurlaritza – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea Mikel Arregi Perez Euskarabidea – Nafarroako Gobernuko EuskarabideaEuskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea Mathieu Berge Euskararen Erakunde PublikokoA (EEP) – Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidentea
  •  “Euskararen erabileraren aktibazioan, zer dago gizarte-eragileen esku?”Garikoitz Goikoetxea Etxeberria Berria – Kazetaria (Moderatzailea) Iker Salaberria Urkizu Kontseilua – Ildoen koordinatzailea Iker Martínez de Lagos Menique Topagunea – Komunikazio arduraduna Mertxe Mugika Balanzategi AEK – Koordinatzaile nagusia
  •  “Demolingüística del euskera: similitudes y divergencias con la lengua catalana” (Euskararen demolinguistika: katalanarekiko antzekotasunak eta dibergentziak) Natxo Sorolla vidal Xarxa CRUSCAT eta Universitat Rovira i Virgili (Tarragona) – Coordinador tècnic
  • “Vitality thresholds in the demography of minority language groups”(Bizitasunatalasea hizkuntza minorizatuetako demografian) Conchúr Ó Giollagáin The University of the Highlands and Islands – Gaelic Research Professor and Director of Soillse
  •  “Euskararen erabilera sustatzeko unibertsitatearen begirada” Ana Urkiza Ibaibarriaga Deustuko unibertsitatea – Irakaslea (Moderatzailea) Jone Miren Hernández García EHU/UPV – Irakaslea Estibaliz Amorrortu Gómez Deustuko Unibertsitatea – Irakaslea Asier Irizar Mezo Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI) – Irakaslea

Dagoeneko, matrikula egiteko gunea zabalik dago EHUko webgunean bertan

Erantzun

Sartu