"Marra gorriaren gainetik", Radio Euskadin "elebidunez"
Dani Alvarezek eta Amets Arzallusek elkarrekin frogatu zuten, atzo goizean Radio Euskadin (1:35:15), euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean egin daitekeela, betidaniko marra gorri hori gainditzerik badagoela, beti ere solaskide biak bestearen hizkuntza bat-batean ulertzeko gauza badira. Euskararen eta gaztelaniaren arteko alde handia tarteko, betidanik uste izan dugu euskaraz nekez erabili zitekeela katalanez edo galizieraz hain normal eta sarri erabili ohi den formula. Alegia, galdegileak zein erantzuleak egitea nork bere hizkuntzan, bitarteko itzultzailerik gabe; baina, horra non, Danik eta Ametsek elkarrekin frogatu duten euskaraz zein gaztelaniaz ere aldi berean egin daitekeela, betidaniko marra gorri hori gainditzerik badagoela, beti ere solaskide biak aurrean dutenaren hizkuntza bat-batean ulertzeko gauza badira. Zorionak bioi.
Hemen entzungai (95:20).
Txioak (15) | {-%zenbaki_ordena 'Erantzun' obj.real_obj.comments_count %}
-
EibarOrg Elkartea @EibarOrg[Eibar Blogak] Marra gorriaren gainetik dlvr.it/Nq7Nfy #EibarOrg
-
Asier Sarasua @asarasuaRadio Euskadin gaur: @DaniAlvarezEiTB-k gaztelaniaz galdetu; Amets Arzallusek euskaraz luze/lasai erantzun. Ondo!!!! eibar.org/blogak/amatino…Asier Sarasua @asarasua.@DaniAlvarezEiTB Hemen audioa (1:35:20). Elkarrizketa elebiduna, "marra gorriak" gaindituz:… twitter.com/i/web/status/8…Oier Araolaza @oaraolaza@asarasua @DaniAlvarezEiTB Ba gaur bertan, @APNews -eko bi erreportari izan ditut gai beraren inguruan galdezka, g… twitter.com/i/web/status/8…Oier Araolaza @oaraolaza@asarasua @DaniAlvarezEiTB @APNews Erreportarien ustez lehen aldia izan daiteke @AP -k euskarazko hitzak zabaltzen dituela.Asier Sarasua @asarasuaOier Araolaza @oaraolaza@asarasua @DaniAlvarezEiTB @APNews @AP Bideoa. Erreportajea ingelesez izango da, eta nire hitzak euskaraz, mundu os… twitter.com/i/web/status/8…
Erantzunak kargatzen...