Teknologia albisteak

2024ko hauteskunde bota, Tokikom plataformarako (eta nahi duenarentzat)

2024-04-19 : 18:44

Igandean, apirilak 21, egingo diren EAEko hauteskundeen emaitzen datuak era automatikoan deskargatzeko robota prestatu du CodeSyntax-ek. Tokikom plataforma erabiltzen duten hainbat tokiko hedabidek baliatuko dute igandean, baina garapena askatu egin dugu dokumentazioarekin Github-en.

Publizitatea

Eklipse naturalak eta musika artifizialak

Sustatu
2024-04-19 : 15:25

Segura Irratiko zuzeneko saioan, bi kontu. Batetik adimen artifizialarekin musika sortzeko tresnak jaio direla bat-batean, eta espektakularrak direla baita euskarazkoak sortzen, adibidez Suno eta beste batzuk. Bestetik, eguzki eklipse totala, nola izan zen Estatu Batuetan duela egun batzuk eta nola aukera izango dugun bi urte barru Euskal Herrian.

AEKn irakasle izateko ikastaroa online

Sustatu
2024-04-19 : 10:10

AEK-k irakasle izateko ikastaroa eskainiko dugu. Online izango da maiatzaren 3tik ekainaren 21era, baina adi, matrikulazio epea apirilaren 23an amairtzen delako.

Mikel Urdangarin edo Ruper Ordorika klonatu dizkigute adimen artifizial hauek...

2024-04-18 : 12:37

Mikel Urdangarin edo Ruper Ordorika klonatu dizkigute adimen artifizial hauek...

Musika "traizionala" sortzeko…, 2024-04-17

Gabarraren ekitaldiaren kritika nagusia, euskararen erabilera

Sustatu
2024-04-18 : 11:06

Duela astebete izan zen urteko super-gertakaria, Gabarraren ospakizuna Bilboko Itsasadarrean, Athletic Clubek Espainiako gizonezko futboleko kopa irabazi ostean antolatutakoa. Masiboa izan zen jarraipenean, eta baita hedabideek (eta herritar askok, bertaratu ez zirenek euskaldun askok tartean) eskainitako arretan.Poztasunaren aldetik askorentzat zoragarria izan zen, baina kritikak ere eragin zituen gauzak. Hizkuntzaren erabileran, hain zuzen ere.

Munduko Plone egunerako CodeSyntaxen garapenak aurkezten

Sustatu
2024-04-17 : 20:22
Gaur World Plone Day 2024 izan da. Sustatu egiten dugun CodeSyntax enpresak darabilen software libreko teknologietako bat da Plone, iaz munduko biltzarra Eibarren antolatzeko bide eman ziguna. Azken urteotan bezala, komunitateak prestatutako bideoak argitaratzen joan dira YouTuben egunean zehar.

Algaraka dator, umorezko bakarrizketen lehiaketa

Sustatu
2024-04-17 : 17:01

Maiatzean jokatuko da Algaraka bakarrizketa lehiaketa. Bergarako Jardun Euskara Elkartea eta Goiena Komunikazio Taldea dira antolatzaileak eta lau saiotz osatutako da egitaraua. Bakarrizketariek izena emateko aukera ostirala arte dago, apirilaren 19a arte, Algaraka.eus  webgunean egin daiteke.

1

Musika "traizionala" sortzeko tresna gehiago

Sustatu
2024-04-17 : 09:28

Martxoan aurkeztu genizuen Suno, nola erabil daitekeen musika egiteko baita euskaraz ere. Era honetako kalitatezko adimen artifizialeko lehen zerbitzua zela iruditu zitzaigun, eta agian hala izango da, baina beste bi asmakuntzaren berri izan dugu, Udio eta Sonauto, eta horiekin ere euskarazko piezak egin daitezke. Azken tresnarekin bereziki Xabi Ezpeletak egin duena, ikusgarri eta entzungarria: "Kantu berrikoiak: adimen artifiziala erabiliz sortutako euskal musika traiziolana."

Bekat'uros eguna apirilaren 20an, LGBTQIA+ harrotasuna eta genero disidentzia Zuberoan

Sustatu
2024-04-16 : 15:51

Datorren apirilaren 20an, larunbat edo neskenegünarekin, Bekat'uros eguna, LGBTQIA+ kolektiboaren besta eguna, egingo dute Atharratzen. Iaz egin zuten lehen aldiz, Prefosta elkarteak (Basabürüko gazteen elkarteak) bere ostatuan antolatuta, baina aurtengoan herri osora zabalduko da ospakizuna, eta  eta harrotasuna eta genero disidentzia plazara aterako dituzte.

Adimen artifizialaren erronkez euskaraz mintegia gaur arratsaldez

Sustatu
2024-04-16 : 08:13

"Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika" mintegia egingo da gaur apirilak 16 arratsaldez, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan (Gipuzkoako Foru jauregian) izango da, arratsaldeko 17.00etan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, izena emanda (hemendik).

15.000 domeinu, PuntuEus-en hamargarren urteurrenean

Sustatu
2024-04-15 : 12:29

Ekitaldia egin du gaur PuntuEus fundazioak .eus euskal domeinuen sorreraren 10. urteurrenean. Ia 15.000 domeinu daude .eus luzapenarekin gaur egunean, eta horien artean %70 euskaraz daudem non eta Euskal Herriko Interneten dauden webguneen %15ek hitz egiten du euskaraz (2023ko azterketa baten arabera).

Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2024, Soziolinguistika Klusterraren 20. urteurrenean

Sustatu
2024-04-13 : 10:59

Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen duen Euskal Soziolinguistika Jardunaldia apirilaren 23an egingo da Gasteizen, Europa Jauregian. Urtero bezala, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko zaie egitarauan, baina aldi berean 20 urte betetzen direlarik Soziolinguistika Klusterra osatu zela, atzera begiratzeaz gain, prospektiba ere egingo dute: "Hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu."

Juanjo Araolaza euskaltzale eta podologoa hil da

Sustatu
2024-04-12 : 18:54

Juan Jose Araolaza Lahidalga (Zizurkil 1943-5-13) atzo hil zen Eibarren. Euskaltzale ezaguna eta saiatua izan zen, Elgoibarko eta Eibarko gizarte bizitzan eta euskaltzaleen artean ezaguna, eta baita podologo gisa egin zuen lanagatik. Tanatorioan zainduko du familiak gaur arratsaldez eta bihar larunbat goizez, eta hileta bihar 19.00etan izango da Eibarren (ikus eskela).

Mikroipuin lehiaketa, mina gaitzat hartuta

Sustatu
2024-04-12 : 09:10

Gasteizko GEU euskaltzale elkarteak antolatu ohi duen Mikroipuin lehiaketaren 5. edizioa jarri du martxan. Apirilaren 28a bitartean martxan dago Twitter bidezko mikroipuin bilketa. Gai zehatz baten inguruko mikroipuin izan bekarko dira: Mina.

Kontuz eklipseak direnean (esan beharra ere!)

Sustatu
2024-04-11 : 15:59

Eklipse kontuak direla eta, aste ekliptiko honetan, 2026koa Euskal Herrian izango dugunerako, adi ere ibili beharko dugu, aste honetako AEBetakoarekin gertatuturikoa ikusita. Lagun batek Googleko bilaketa estatistikak begiratu ditu, "begiko mina" nola bilatu den jakiteko, eta grafikoa aski argigarria da. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››