EUSKALIT-ek Berdintasunagatik enpresa eta erakundeek egin ditzaketen gauzak gogoratu nahi izan ditu eta Berdintasuna Kudeaketan Bilatzailea ekarri du gogora. Bilatzaile honetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko kudeaketako 79 praktika on aurkitu daitezke.
Euskal Herriko erakunde ezberdinetako emakume eta gizonen arteko berdintasuna Kudeaketa Praktika Onean sustatzen duen Bilatzailea da Berdintasuna Kudeaketan Bilatzailea .
Kudeaketa Aurreratua Ereduko elementu bakoitzari loturik Jokaerak, Metodologia eta Erramintak aurki daitezke, hurrengo ezaugarriak dituztelarik: Transformazioak sartzeko ahalmena, Ohiko kudeaketa-prozesuetan integratuak eta erakundearen estrategia orokorretik bultzatuak, Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun faktoreen ezabapenetan emaitza positiboa, Erakunde edo entitateko pertsonen parte-hartze eta inplikazioa Beste sektore edo antolaketa moduetara eraldatze ahalmena.
Silvia Muriel Gómez-ek egina eta EMAKUNDEk editatutako “Genero-ikuspegitik Kudeaketari Balioa emateko Gida” (.pdf) aurkitu daiteke ere bai. Gida honek kudeaketa aurreratuko elementu guztietan genero-ikuspegia nola sar daitekeen eta horrek dakarren balio-ekarpena ulertzen laguntzen du. Kudeaketa aurreratuak genero-azterketa behar du, lortutako hobekuntzak eragin positibo berberak izan ditzan emakumeengan eta gizonengan, enpresan bertan, bezeroengan, erakunde hornitzaileengan eta gizarte osoan. Era berean, erakundeetako berdintasunaren kudeaketa eraginkorragoa izango da, erakundearen kudeaketa orokorrean integratuta dagoen heinean.
Bestalde Emakundek aurten prestatuko kanpainaren leloa hurrengoa dela aipatu dute: Zuetaz harro. Esaldi honekin batera doan leloak, “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da”, emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.
Gainera, beste tresna lagungarri batzuk jarri ditu denon eskura. Esate baterako Emakunderen berdintasun eskola edo https://formakunde.eus/eu/ online gunea, non genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen den, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez.
Helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.
Erantzun
Sartu