Teknologia albisteak

M8: 'Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli' lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-03-08 : 09:46

Lehiaketa bat antolatu du EIZIE-k Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumetako liburuak zozketatuko ditu parte-hartzaile guztien artean!

Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumetako liburuen gaineko 10 galdera prestatu ditu EIZIEk, eta bakoitzari hiru erantzun posible gehitu dizkiote. Liburu guztiak dira emakumeek idatziak eta emakumeek itzuliak.

Bi sari banatuko dira:

1) Zozketa bat egingo da galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean.

    Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak.

2) Zozketa bat egingo da gainerako parte-hartzaile guztien artean.

     Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena.

Parte hartzeko epea: 2024ko martxoaren 8tik 10era (biak barne).

JOAN GALDETEGIRA (erantzun bila, EIZIEren webgunera jo dezakezue, eta Nor da Nor datu-basera).

EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinaraziko du zein diren irabazleak. Nolanahi ere, irabazleei mezu bat helaraziko die, zer liburu aukeratu dituzten galdetzeko.

Anima zaitez, eta esan lagunei ere parte hartzeko!

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago