Bizkaiko gazteen artean arrakastatsuenetakoa den jolas hau berriro ere bueltan da. GUROTen edonork jokatu ahal du baina lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da. Gurot lehiaketan parte hartzeko izen-ematea www.gurot.eus webgunean egin beharko da otsailaren 26tik martxoaren 14ra bitartean.
2023an 3.200 gazte bizkaitar aritu ziren Gurot aplikazioarekin jolasten. Oraingoan edizio berritua eta osatua dakar, dagoeneko 11 eskualdetara zabaldu dena. Bere helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain, gazteei euren aisialdirako jolas edo tresna egoki bat eskaintzea da, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda.
Hil honetan bertan, otsailaren 26an, abiatu zen taldekako lehiaketa. Lehiaketa horretan parte hartzeko, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek hiru laguneko taldeak osatu beharko dituzte eta, behin hori eginda, ahalik eta galdera gehien erantzun.
Udal edo mankomunitate bakoitzeko talde bi onenek herriko sariak irabaziko dituzte, eta lehenengoa final handira pasatuko da. Final handi hori, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundua, San Mamesen jokatuko da apirilaren 26an.
Bizkaiko honako herri eta mankomunitate hauek antolatu zuten aurretik jokatu zen banakako lehiketa: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Erandio, Gernika-Lumo, Getxo, Lekeitio, Mungia, Sestao eta Enkarterri, Durangalde eta Txorierriko mankomunitateak; Aldundiaren zerbitzu den Alkarbideren lankidetzarekin.
Gaur egun 3.000tik gora galdera eskaintzen ditu Gurot-ek eta apurka-apurka gazteentzat erakargarri eta intereskoak izango diren galdera gehiago sartzea aurreikusi da.
GUROT 2024, berritua eta zabalagoa
“Egunean Behin” app ezaguna sortu duen CodeSyntax enpresaren laguntzarekin berritu da GUROT 2024 urtean, eta 11 udal eta mankomunitatera zabaldu da 2024 urteari begira. Bizkaiko mendebaldetik hasi eta ekialderaino, oso ezberdinak diren herrietako gazteak batzen ditu Gurot-ek. Getxo, Mungia, Gernika, Sestao, Amorebieta-Etxano, Abanto-Zierbena, Lekeitio, Erandio, eta Enkarterri (11 udalerri) , Durangaldea (10 udalerri) eta Txorierri (6 udalerri) mankomunitateak.
San Mames estadioan egingo da final handia eta sari ederrak lortzeko aukera egongo da: asteburu pasak Madrilgo Warnerren, Irri Sarri Landen eta Miarritzeko Cité de LÓceanen, besteak beste.
Gurot lehiaketan parte hartzeko izen-ematea www.gurot.eus webgunean egin beharko da otsailaren 26tik martxoaren 14ra bitartean.
Taldeen arteko lehiaketa berria martxan
Nola parte hartu?
Puntu gehien eskuratzen duten taldeek San Mames-eko aurrez aurreko final handian parte hartzeko aukera izango dute!
(Irudiak: GUROT, Getxo eta Sestaoko udalak)
Erantzun
Sartu