Politika Elkarrizketa Euskadi Irratian EITB Media Gasteizko EH Bilduko bozeramaile ohiak buruko gaitza osatzeko prozesua nola bizi izan duen azaldu du "Faktoria" saioan. Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko bozeramaile ohiak eskertu egin ditu azken hilabeteetan "gizartean, hedabideetan eta sare sozialetan" jasotako babesak, baina gaineratu du "ankerkeriak" ere bizi izan dituela.
21. menderako hizkuntza politikaz egun osoko jardunaldia antolatu dute elkarlanean Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta Udako Euskal Unibersitateak (UEU). UEUren egoitza akademikoan, Eibarko Markeskoan izango da, urriaren 19an (asteazkena). Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena da 2022 hau, eta aurretik egindako zenbait ekitaldiren segida ere bada jardunaldi hau-
Gaur zabaldu dute Euskaraldia 2022 egitasmoan norbanako moduan izena emateko epea. Ofizialki, 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian egingo duten ekitaldi baten bidez gauzatu da hori ("Hitzez ekiteko garaia" leloa erakutsi dute bertan). Euskaraldiaren hirugarren aldiak, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte egingo denak, praktika linguistikoan jarriko du arreta. Izen-emateak, hemendik. ariguneetan belarriprest edo ahobizi izango zaren esateko.
Administrazioa Euskaraz taldeak "atzerapauso handiak" salatu ditu Zizur Nagusiko Udalean, bertako euskararen ordenantza dela eta. Udalak espediente bat abiarazi du Euskararen Ordenantza aldatzeko, euskara deialdi guztietan baloratu behar ez izateko eta balioesten denean gutxiago baloratu ahal izateko (2022ko irailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Ate joka daude Ekotopaketak: datorren asteburuan -irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an- krisi ekosozialaz arituko dira Portugaleten, Sastraka gaztetxean (Bizkaia). Euskal Herri osoko ekintzaile ekologistak bilduko dira; besteak beste, etorkizuneko mobilizazio eta artikulazio moldeez eztabaidatzeko. Antolakuntzan buru-belarri dabil Gorka Laurnaga klima aktibista (Elizondo, Nafarroa, 1997).
Maiatzean eman zuen bere buruaren berri Ikusgela proiektuak. Aurrerapen haren ondoren, gaur aurkezpen ofiziala izan du proiektuak Donostian, eta bertan iragarri dute gaurtik hasita 2022-23 ikasturtean astero bideo bat argitaratuko dela. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak koordinatzen du Ikusgela proiektua, Eusko Jaurlaritzak diruz babestu eta Hiru Damatxok ikus-entzunezkoen adarra jartzen du, Ander Bolibarren zuzendaritzarekin.
Anari Alberdiren lehen liburuak piztuko du ziurrenik jakin-minik handiena udazkenean argitaratuko diren liburu berrien zerrendan. Kantariak Gari eta goroldiozko izeneko liburua emango du argitara Susa argitaletxearekin. Auto bidaia bat kontatzen du, prosaz, eta tartekatuz joango dira hor gogoeta eta introspekzio uneak.
Bart gauez DART zundak Dimorphos asteroidea jo du espazioan. Hegaldia eta inpaktua espero bezalakoak izan dira, eta asteroidearen gertuko irudi argiak bidali ditu DARTek suntsituta geratu aurretik. Misioaren egitekoa benetan bete den ikusteko, ordea, egun batzuk itxaron beharko dira, helburu hori izan baita zunda batek asteroide baten orbita desbideratu dezakeela demostratzea.
Azken hilabete eta erdian iragarritako lekualdatzeetatik hamabi gauzatu berri dira, Etxeratek astelehen honetan jakitera eman duenaren arabera. Urrats berri honekin jada Etxeraten zerrendatik 134 dira Euskal Herrian dauden presoak, Martutene, Zaballa eta Basauriko kartzeletan edota beren etxeetan, espetxealdi arindua betetzen. Urruntze politika amaitzeko, hala ere, falta da oraindik, izan ere 31 preso Euskal Herritik kanpoko espainiar kartzeletan daude oraindik.
Onura guzti hauek ikusita, ulertezina da musikak gizartean duen garrantzia txikia. Hori gutxi balitz, musikak arte plastikoekin batera partekatu behar du Arte Hezkuntza arloa. Musika eta plastikak hizkuntza ezberdinak dituzte, eta, beraz, bereizita egon beharko lukete. Batera proiektu ederrak sortu daitezke, baina bakoitzak bere arlo propioa izanda, eta gaitasun ezberdin gisa ebaluatuz.
'Nehork ez dio eguri itxaropena kenduko' lelopean, Sortuk ekitaldi jendetsu eta hunkigarria egin du Tolosako Leidor aretoan, Txiki eta Otaegiren heriotzaren 47. urteurrenaren harira (asteartean izango da).