Hertzainak taldeak ez gaitu pakean utziko. Ez dago ilusio faltsurik, Gari, Josu eta Txanpi oholtzara itzuliko dira, Hertzainakek azken bi kontzertuak joko ditu Bilbon eta Gasteizen. Abenduaren 16an Baraldako BEC emaldia eskainiko du taldeak, eta urtarrilaren hasieran, aldiz, Gasteizen.
Gipuzkoako Arte Grafikoen sektoreko langile askok elkarretaratzea egin dute hitzarmenaren alde Adegi patronalaren egoitzaren aurrean. Patronalaren eskaintza onartezina da eta sindikatuek konbokatuta dituzten lau greba egunetatik bigarrena burutu dute gaur sektoreko langileek. Hurrengoak urriaren 4an eta 6an egingo dute.
Miren Larrionen elkarrizketa entzun nuen atzo Euskadi Irratian. Ausarta behar du izan jendearen aurrean ariketa hori egiteko. Bejondeiola! Egin zuena egiteko izan zuen arrazoia berbalizatu du: trauma osteko estresa daukala aitortu zuen. Beste gauza batzuk egin zitzaizkidan gogorragoak, ordea: pozik egoten zen asteburuan egun bat libratzen bazuen, Gasteizko udal bulegoetatik ateratzen zen azkena izaten zen askotan...
LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra den Igor Arroyo Bilbon izan da asteazken honetan Bizkaiko ordezkariekin egindako ekitaldi batean. Bertan gogoetak eta erronkak partekatu dituzte hauteskunde sindikalen epe trinkoari hasiera emateko. Arroyok hauteskunde hauen "berezitasuna eta magia" azpimarratu nahi izan, eta Euskal Sindikalismo Berriaren parte izateko gonbita egin die langileei "zenbat eta sendoagoa izan LAB, orduan eta indartsuagoa izango baita euskal langile klasea".
Durangoko EAJk Plateruenaren inguruko proiektuari buruzko azalpenak eskatu dizkio gobernu taldeari gaur arratsaldeko udalbatzarrean. Mozio baten bidez egin du eskaera. 2020ko abenduan itxi zenetik prozesu parte hartzaile bi gauzatu dira Plateruenaren etorkizunari buruzko iritziak jasotzeko; udalarena, bata, eta herritar talde batek gauzatutakoa, bestea.
Adimen artifizialeko irudigintzan Dall-e, Parti edo Stable Diffusion bezalako tresnek erakutsi digutena aurten ikaragarria izan da. Irudigintzarako gaitasun konputazional ikaragarri bat, "sormen" hitza konjuratuz molabait. Horri bueltak emanez, pentsakizun pertsonal bat: artea dira? irudi batzuk ikusita buruak eta arimak (!) esaten dit baietz. Eta artea badira, nor da artista? Nik uste dut badagoela artista bat lan horien atzean eta, bereziki, argazkilaritzarekin paralelo bat ikusten dut hemen.
Gaztetxoen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkeztu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Iraitz Lazkano Uemako lehendakariaren erranetan, "beharrezkoa eta urgentea" da ikus-entzunezkoen gaiari heltzea, egoera "abiada bizian aldatzen" ari baita. Nabarmendu du, gainera, "sendotasun handiagoz" heldu behar zaiola gai horri hizkuntza politikan, ikus-entzunezkoek gazteen "hizkuntza gaitasunean eta ohituretan" duten eragina ikusita.
Hainbat eraso informatiko jaso dituzte azken astean Aiaraldea Komunikabidearen sare sozialek. Azkena Youtubeko kanalak jasotako erasoa izan da. Erasoaren ondorioz, kanalaren izena aldatu eta "Ethereum Update" izena du orain Aiaraldea Komunikabidearen profilak. Komunikabideaz kanpoko edukiak ere plazaratu dituzte bertan, eta YouTubek kanala "betiko" itxi berri du, "komunitateko gida-lerroak urratzeagatik".
"Gure Asterix eta Obelix dira, gure Mortadelo eta Filemon, gure Spirou eta Fantasio". Dani Fano komikigile eta Xabiroi aldizkariaren arduradunaren arabera, komikigintzaren historiako izenik entzutetsuenen parekoak eta euskal binetatan aurrekorik apenas duten lagun bi dira Haur Besoetakoa (H.B.) eta Lo-li-ta. Eta proiektua, "Euskal Herrian aurrez egin gabeko ahalegin bat".
Datorren moduan hartzen da, eta etorri, nagusiki, erdaraz dator. Ondorio hori erator daiteke Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz egin duen ikerketatik. Apaltzen ari da telebistaren kontsumoa, eta areagotzen, aldiz, plataformena -bost ikasletik lauk erabili ohi dituzte-, eta erdarazko eskaintzak jan egiten du hor euskarazkoa.
Off. Telebista eta irratietako albistegiak itzali dituzte. Egunkaririk ez dago mahai gainean; egunero ez, behinik behin. Pertsona batzuek nahiago dute ohiko komunikabideetako berriak alde batera utzi, eta geroz eta gehiago dira albisteak oro har edo albiste batzuk saihesteko hautua egiten dutenak. Joera hori ikusi du kazetaritza ikertzeaz arduratzen den Reuters institutuak.
Audioa: Gasteizko EH Bilduko bozeramaile ohiak buruko gaitza osatzeko prozesua nola bizi izan duen azaldu du "Faktoria" saioan.