Ba kontua da Roger Federerrek -bai, bera da: beti nahasten dut Joaquim Phoenix aktorearekin, baina oraingoan ez dago dudarik- tenisa utziko duela. Azken partidua jokatu zuen joan den astean, binakako bat, eta okasiorako ondoan nahi izan zuen Rafa Nadal, biak sarearen alde berean azken 20 urteak aurrez aurre pasa ostean, urdaiazpikoen tamainako bizeps horiekin elkarri drive hilgarriak jaurtitzen.
Hezkuntza-legeak uste du eskola nahikoa dela gure gazteek euskaraz jakin dezaten. Ez da horrela, jakina, baina legeak dio hemendik aurrera eredu eleaniztunak lortuko duela ikasleek DBH amaitzean euskaran B2 maila lortzea. 68. artikuluko 3. puntua: "Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak eta ikastetxeek beharrezko neurriak ezarriko dituzte finkatutako mailak lortzen direla bermatzeko, ingurune bakoitzeko abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuta".
Haritz Azurmendi filosofoak eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak jardungo dute elkarrizketan Joxe Azurmendi filosofoaren gainean, Elgoibarren irailaren 28am, asteazkenarekin. Joxe Azurmendi filosofoa Euskal Herriko saiakeragile oparoenetakoa da, oparoena ez bada. Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen eta horretan dihardu gaur egun ere
"San Inazio Egunean eta Zarautzen argi baino argiago adierazi genuen Pedro Sánchezen Gobernuaren aurrean zer jarrera daukagun, eta gaur berretsi egiten dugu jarrera hori. Borondate politikoa falta da. Konpromiso askok jarraitzen dute bete gabe, denborak aurrera egiten du eta emandako hitza bete behar da, guk Kongresuan eta Senatuan bozkatzen dugun bakoitzean egiten dugun bezala.
Badirudi Ukrainako gerraren amaiera ez duela nazioarteko bake bilera batek ekarriko, ez inoren garaipen berehalako batek, ezta gure txioek ere, errusiar herritarrek errekrutatuak izateari uko egiteak baizik. Hala erakusten digute telebistan. Begirune handia diet desertoreei, toki guztietakoei, baina ez dakit gerra bat geldiarazteko gauza izan diren askotan.
Anaiak kontrakoa abesten zuen arren, Fermin Muguruzak beti handira hordago. Zinemaldian animaziozko filma estreinatu, eta non, eta Belodromoan. Eta zer, eta bete. 3.000 lagun txaloka eta txistuka, eta pozik eta hunkituta, eta atzera begira eta triste batzuetan, eta nik zer dakit. Bizitza ospatzen eta madarikatzen, beti bezala.
Gaur saldu dira azken sarrerak. Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden, eta amaitu dira errebotekoak ere. Bete da aforoa, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Momentuz, gaurko Arrasateko saiorako izan ezik, saio guztietarako sarrerak daude salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforo mugatua dutela eta sarrerak aurrez eros daitezkeela www.bertsosarerrak.eus webgunean.
Kopanito All-Stars futbol jokoa Linux, Mac eta Windows sistema eragileetarako dago eskuragarri, eta 2016tik euskaraz dago. Bideojokoaren menu eta testuak itzuli ziren, emaitza txukun-txukunarekin. Kopanito ez da beste futbol joko batzuk modukoa, trebetasunean oinarritzen baita. Taldea nola osatu (euskal selekzio bat kasu honetan) eta nola jokatu, horixe erakusten digu bideo honetan CodeSyntax eta Sustatuko lankide Urtzi Odriozolak.
"Ez da harritzekoa". Atzo arratsean Espainiako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen ez duela tramitera onartu Irungo Udalak aurkeztutako kasazio helegitea. Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariaren arabera, ezin da ezer onik espero epaitegietatik. Bat dator ere bai Paul Bilbao Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusia. "Espainiar Konstituzioan bertan ezartzen da gaztelania jakiteko eta ezagutzeko betebeharra baina ez euskara ezagutzekoa.
1936ko irailaren 25an, Agur hitza debekatu zuen Lizarrako komandante militarrak bando baten bidez. "Izaera separatista" zuen edozein objektu, jantzi, egunkari, mapa eta buruzagi separatisten erretratu, busto edo figura Komandantzia Militarrean entregatzeko agindu zuen. Objektuen artean, besteak beste, euskal dantzetan erabiltzen zen txistua bezalako tresnak zeuden.
Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zeinu-hizkuntzako gidari-interpreteekin batera ospatu nahi du EIZIE itzultzaile euskaldunen elkarteak, eta «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolatu dute, ESHIE-ZHIE elkarteko kideekin. Euskaraz lan egiten duten zeinu-hizkuntzako interpreteen lanbidea gertuagotik ezagutzea jarri dute helburu, eta elkarlanean aritzeko bideak jorratzea.
Forma akatsa iritzita, Auzitegi Gorenak atea itxi dio Irungo Udalari. Euskadi Irratiak aurreratu duenez, Espainiako Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzien aretoak ez du tramiterako onartu udalak euskara eskakizunaren alde aurkeztutako kasazio helegitea. Iaz, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen "diskriminatzailea" zela Irungo udaltzain lanposturako deialdietan euskara jakitea eskatzea.