Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bankuetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen murrizketak salatu dituzte pentsiodunek

Ahotsa Info
2022-09-27 14:00
Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du gaur Iruñean, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari txosten bat helarazi diote bankuen jardunbide txarrei buruzkoa. Iragarri dutenez, Nafarroako 42 udalek finantza-erakundeen jardunbide desegoki horiek gaitzesten dituzten mozioak onartu dituzte. Izan ere, horiek larriki eragiten diete herritarrei, oro har, eta adineko pertsonei eta pentsiodunei, bereziki, eman behar dieten arretari.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu