Teknologia albisteak
10

EITBk esan du euskarazko zinema "erreserban" dutela, "aldi batez"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-06 : 10:37

Maiatzean, ekainean, uztailean eta abuztuan ETB1ek ez zuen zinemarik eman, film bakar bat ere ez. Irailaren 6an argitaratu zuen datua BERRIAk, eta kritikak egin zituzten orduko hartan Administrazioan Euskaraz eta Zinemak Euskaraz talde euskaltzaleek. Azkeneko asteetan, berriz, ETB1ek emititu ditu pelikula batzuk -gehienak, 23:30ean-.

Publizitatea

Erdaldun txiki bat sortzeko dekalogoa

Sustatu
2022-10-06 : 09:16

Euskarazko ikus-entzunezkoen biltegiratzean eta zabalkundean sekulako lana egiten duen Euskal Encodings elkarteak manifestu bat kaleratu du, "Etxean erdaldun txiki bat sortzeko dekalogoa." Duela urte batzuk epaile espainiar batek “Gaizkile txiki bat sortzeko dekalogoa” (gaztelaiazko testua estekan) sortu zuela eta, horri buelta batzuk emanez, euskarazko edukien kontsumoa eta beste puntu batzuk aipatuz.

15

Harri salda

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-05 : 19:45

Aste huntako Harri Saldan : Txo Itsasuar musikariak bere proiektua "Erdi biluzik" aurkezten digu; Herri Uzta festibalaren 10. edizioa ezagutzen dugu Thomas Brillaxisekin; Italiar legebiltzarreko hauteskundeen analisia egiten dugu Jose Castillo politologoarenkin. Joana Olasagastik ikusgarri berri batzuen ikusteko nahia pizten digu berriro, Amaia Castorenekin gozatzen dugula sukalde xokoan beti bezala.

Aisialdi digitalari kritika erraz samarrak bertsoetan eta "elite kulturalean"

Sustatu
2022-10-05 : 16:34

Teknologiari buruzko bi bertso sorta eszeptiko eta pixkat teknofoboak entzunda, gogoeta argitaratu du Twitterren Eneko Oroz sare sozialetako euskaltzale, saltsero eta analista zorrotzak. Bere gogoeta batu dugu artikuluan, eta erreferentzia egiten dieten gaiak bildu.

3

Komunetan erdi negarrez

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-05 : 16:00

Pasada bat izan zen astelehenean gure ikastetxean gertatu zena. Lehenbiziko aldia izan da ikasturte honetan, eta nekez errepikatuko da. Zalantzak izan ditut, kontatu ala ez, barruko sentimendu sakonak mugitu baitizkit, eta ez nago ohituta halako zirrara intimoak jendaurrean erakustera. Begiak busti zitzaizkidan. Nire hunkidura ezkutatzeko komunetan gorde behar izan nuen.

HONDAMENDIA TEASERRA

2022-10-05 : 15:00
10

Garbiñe Larrea senarraren suizidioaz: ''Beti dago erruduntasuna, baina hor harrapatu egiten duzu zure burua''

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-05 : 14:47

Garbiñe Larrea senarraren suizidioaz: "Beti dago erruduntasuna, baina hor harrapatu egiten duzu zure burua". Garbiñe Larrea, Iñaki Segurolaren alarguna da. Iñakik bere buruaz beste egin zuen eta gaurko gaia suizidioa izanik Garbiñek bizitakoaren eta gaur egun oraindik bizi duenaren berri eman digu

12

"Erakutsi behar dugu euskaraz jokatzeko gogoa dugula"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-05 : 14:16

Poliki-poliki, euskaraz ere badauden bideo jokoen zerrenda hazten ari da. Gaur, Bilboko Fsix garatzaileak Rivalia kaleratuko du, eta euskaraz ere jokatu ahalko da, Game Erauntsiaren lanari esker. Ez da joko bat euskaratzen duten lehen aldia: elkarteak itzultzaileen talde txiki bat du, ez-profesionala, eta zaletasunagatik itzultzen dituzte jokoak.

17

Beranduegi

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-05 : 11:27

Inoiz zalantza egin baduzu, nik emango dizut erantzuna. Bai, berandu iristeko joera kontroalezina dugunok ere urduritzen gara beste aldean -zain dagoenarenean, alegia- tokatuz gero. Pazientzia ez da nire dohainen zerrendan ageri. Azken saiakeran, hilabetez eutsi diot tentazioari. Irailaren 2an plazaratu zuten The Lord of The Rings: Rings of Power, eta pisukideek lehen astetik heldu bazioten ere, nik egongelatik ihes egin dut aldiro.

Stadia jokoen plataforma itxiko du Googlek

Sustatu
2022-10-05 : 10:51

Google-k Stadia itxi egingo duela iragarri berri du. Googleren hodeiko joko-zerbitzua, martxan hasi zenetik hiru urte pasa direnean amaitzera doa, nahiz eta konpainiak azpian dagoen teknologia bizirik mantenduko dela adierazi duen. 

Euskaldunok, pantailetan arrotz

2022-10-06 : 08:39

Amaitu berri da aurrekontu, programazio, ikusle kopuru zein oihartzun mediatikoari erreparatzen badiogu Euskal Herriko ikus-entzunezko ekitaldirik garrantzitsuena dena: Donostia Zinemaldia. Eta aurtengo edizioan, berriz ere, euskaldunok bigarren mailako herritarrak izan gara.

183

Irakasleen euskara maila kezkagai

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-05 : 09:04

Ikasleen euskara mailarekiko kezka aspaldikoa da. Eta ez dira zurrumurru edo irudipen hutsak, datuek berresten dituzte: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ikasleen %53,3k hasierako maila dute euskaraz, ISEI Irakats-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak iaz kaleratutako datuen arabera. Baina non dago arazoaren jatorria? Zer maila daukate haien irakasleek?

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››