Fernan Ruiz Larringanek (Durango, 1958) erretiroa hartuko du gaur. Durangoko Berbaro euskara elkartean egin ditu bere lan ibilbideko azken 24 urteak. San Fausto bezperetan bizitzako aro berri batera pasatuko da. Lantaldeko beteranoena badoa bulegotik, ordainpeko lanetik, baina ez militantziatik. Euskalgintzan zein elkartegintzan jarraituko du.
Euskaraldirako prestaketa lanen itzalean ospatuko du mende laurdena Euskaltzaleen Topaguneak, ezinbestean. 25 urte dira orduan Euskara Elkarteen Topagunea izendatutakoaren eratze batzarra egin zutela, Durangon (Bizkaia). Martxan ziren euskara elkarteak ordurako ari ziren euren arteko artikulazioaz eta elkarlanaz hausnartzen, eta hainbatek identifikatua zuen behar hori egituratu egin zuen Topaguneak, 1997an.
Kinka podkasta eta buletina abiatu du Berriak. "Kinka, klima eta natura krisian" goiburuarekin "Klima larrialdiari eta ingurumen gaiei xeheago erreparatzeko apustua zabalduko du" Berriak, ohar batean azaldu dutenez.
Maiatzean, ekainean, uztailean eta abuztuan ETB1ek ez zuen zinemarik eman, film bakar bat ere ez. Irailaren 6an argitaratu zuen datua BERRIAk, eta kritikak egin zituzten orduko hartan Administrazioan Euskaraz eta Zinemak Euskaraz talde euskaltzaleek. Azkeneko asteetan, berriz, ETB1ek eman ditu pelikula batzuk -gehienak, 23:30ean-.
"Idazketaren botere askatzailean sinisten du". Literaturako Nobel sariko batzordeko kideek hitz horiekin deskribatu dute gaur Stokholmen Annie Ernaux idazle normandiarra. Berak jasoko du 2022ko Literaturako Nobel saria. "Memoria pertsonalak dituen muga kolektiboak, urruntasunak eta sustraiak azaleratzeko duen ausardiagatik eta zorroztasun klinikoagatik". Batzordeak azaldu duenez, telefonoz saiatu dira autorearekin hitz egiten, baina ezinezko suertatu zaie, oraingoz.
1940-09-01 / ... Annie Ernaux Begira zenbat argi, maitea itzul.: Xabier Aranburu Igela, 2015 itzul.: Itziar de Blas Fdez. de Gamarra Txalaparta, 2011 Amaiur itzul.: Joseba Urteaga Igela, 2003 KRITIKAK Begira zenbat argi, maitea - Iker Zaldua, Gara (2016-03-12) Begira zenbat argi, maitea - Alex Gurrutxaga, Berria (2016-02-28) Emakume bat - Gema Lasarte, Argia (2012-05-20) Emakume bat - Lurdes Imaz, Aizu!
Abaraska taldeak jakinarazi du aste honetan peertube.eus jaio dela, euskarazko bideoak partekatzeko webgune irekia. Orain arteko plataforma itxiek dituzten antzerako zerbitzuak eskaintzen ditu, baina oso modu ezberdinean: federatua, gertukoa, errespetuzkoa eta librea baita.
Pakito Lujanbiok ia 30 urte egin zituen kartzelan; Amaiur Iragik 19 urte ditu eta aita kartzelan zuen jaio zenean; Ibon Garatek anaia galdu zuen, bisita baten bueltan hil baitzen, eta Inaxio Oiarzabal Sareko kidea da. Lau horien testigantza jasotzen du NAIZen '(ia) Amaiera' ikus-entzunezko erreportajeak. Horrekin batera, garai ezberdinetako irudiak eta dokumentuak jasotzen ditu erreportajeak.