Baztango Batzar Nagusiak urriaren 23rako antolatua zuen Erdizi buruzko galdeketa alde batera utzi behar izan du. Batzar Nagusiko lehendakariak, Joseba Otondok, gogor kritikatu du baztandarrei hitza ukatzeko saiakera berria. Inteligentzia kolektiboa erabilita baztandarren iritzia jakiteko modua eta momentua aurkituko dituztela jakinarazi du.
Hertzainak taldea berriro elkartuko da... berriro agur esateko. Bi kontzertu antolatu dira, abenduaren 16rako Barakaldoko BECen eta urtarrilean Gasteizen. BEC-erako sarrerak atzo jarri ziren salgai Kutxabank bankuaren bidezko sistema batean, eta haren euskarazko interfazean harmaila batzuetakoak "agortuta" zeudela adierazteko, "nekatuta" zeudela topatu zuten nonbait Argiako Beranduegi blogekoek. Gaztelaniaz, agotadas polisemikoa baita...
Lehengo eguneko mendi bueltatxoan mihilu edo anis-belarrak (Foeniculum vulgare) zenbat hazi diren ikusten nengoela, aspaldiko lagun batekin egin nuen topo: marradun txintxe dotorea. Hara! Esan nuen neure artean: euskaraz hainbat izen dituen zomorroa... Derioztarrei ezizena ematen diena... Gaztelaniaz jende askok txarto darabilen intsektu zapala...
Hego Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako irrati libre askok legezko frekuentziak lortzeko aukera izan dezakete datozen hilabeteetan. Aukera Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokor berriaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen du, bertan jasotzen baita irrati eta telebista zerbitzu komunitarioek eta libreek frekuentzia bat lortu ahalko dutela.
Linguizidio eta kolonizazio luze baten ondorioz Euskal Herriko nortasun nazionala nabarmen ahuldu da azken 150 urteotan, eta asimilazioaren malda bortitzean irristatzen ari gara harrezkero. Oso bestelakoa zen gure egoera 1843an, Victor Hugo idazle frantziarrak bisitatu gintuenean: "Baina Espainian ote naiz? Ozta izan liteke inor espainiarra Donostian, euskaldunak dira denak.
Svante Pääbo (Stockholm, 1955) genetista suediarrari eman diote gaur fisiologia eta medikuntzako Nobel saria. Pääbo ez da zuzenean medikuntzara emaniko gizona, paleogenetista baizik, gizakien aztarna fosiletatik DNA ateratzen eta aztertzen aitzindaria izan da.
Kataluniakoa, ez didazue ukatuko, tristea da. Pasa den asteburuan egin zuten ekitaldi bat urriaren 1eko erreferendumaren bosgarren urteurrena gogoratzeko -"ospatzeko" esatea lartxo- eta traste txukunik ez zen atera handik. Carme Forcadell bihurtu zen protagonista, hitza hartu zuenean publikoaren parte batek txistuak jo zizkiolako.