Euskarazko ikus-entzunezkoen biltegiratzean eta zabalkundean sekulako lana egiten duen Euskal Encodings elkarteak manifestu bat kaleratu du, "Etxean erdaldun txiki bat sortzeko dekalogoa." Duela urte batzuk epaile espainiar batek “Gaizkile txiki bat sortzeko dekalogoa” (gaztelaiazko testua estekan) sortu zuela eta, horri buelta batzuk emanez, euskarazko edukien kontsumoa eta beste puntu batzuk aipatuz.
Hona dekalogoaren 10 puntuak:
- Egiozu txikitatik erdaraz; eskola arduratuko da haren euskalduntzeaz.
- Ez egin sekula euskaraz haren aurrean, familia euskaldunean jaio dela pentsa dezake eta!
- Ez aipatu euskarak historian zehar izan duen zapalkuntza. Erabaki dezala berak adinez nagusia denean.
- Apuntatu ezazu beti aisialdi talde erdaldunetara. Era horretan, gauza dibertigarriak erdaraz soilik egiten direla pentsatuko du.
- Utzi bere esku Youtubeko edozein eduki. Nahiago izango du Heidi edo Marco errumanieraz ikusi, euskaraz ikusi ordez.
- Ez entzun bere aurrean musika euskaldunik. Ea horrek traumaren bat eragingo dion!
- Ikusi harekin streaming plataformetako edukiak erdaraz. Modu horretan, ez du inoiz euskarazko ikus-entzunezkorik ikusi beharko.
- Egin errieta irakasleari euskara "bakarrik" suspenditu duelako. Horrela, urtez urte bere euskara maila gero eta kaskarragoa izango da.
- Irakur ditzala liburu guztiak erdaraz. Bere euskara mailak ez du aurrera egingo, baina lasai! Batxilergoa amaitzean B2ren baliokidea emango diote.
- Hamasei urte betetzen dituenean eman dezala izena euskaltegian. Urte batzuetan C1 titulua lortuko du, eta ez du gehiago euskaraz egin beharko.
Irudian, antidotoetako bat, Youtuben euskarazko playlistak, Euskal Encodings-ek hara salbatutako materialarekin (albistea, urte hasierako, hemenSustatun).
Erantzun
Sartu