BECen joan zen asteburuan emandako kontzertu bien ajea pasatu berri, Gasteizera begira jarrita dago Josu Zabala musikaria. Hertzainak taldeak hantxe emango du bere azken kontzertua, urtarrilaren 6an. Otxandioko Mekoleta auzoan, Zabalak eskuzabal hartu ditu ANBOTOko kazetariak. Elkarrizketa osoa jarraian idatziz.
Euskarazko hedabideen Hekimen elkarteak agiria kaleratu du, Eusko Jaurlaritzaren bi dirulaguntza ebazpen kritikatuz. Bata da euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako 3 urterako laguntza ebazpena, eta bestea pandemia garaiko laguntza bereziena, 2022an zein 2021ean albiste izan direnak, batez ere gaztelerazko medioak babestu dituztelako (ilustrazioko grafikoa laguntza horiei dagokie eta Argiak egina da).
Eskola askotan "Gabonak" hitzaren ustezko kutsu erlijiosoa dela eta, "Neguko oporrak" erabiltzen hasi dira. Ez deritzot txarto, baina ez dut uste "Gabonak" edo "Eguberriak" hitzak kutsu erlijiosoarekin lotu behar direnik. Azter ditzagun hitz hauen etimologia eta lotutako ohiturak. Eguberria, egun + berri, eguzkia berritzen edo luzatzen hasten den uneari egiten dio erreferentzia, neguko solstizioari, alegia.
Iñigo Urkulluk lehendakaritzan bete duen hamarraldiaren aitzakian, elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Iñaki Guridik eta Euskal Telebistako Odei Esnaolak joan den astelehen goizean, EiTBren Bilboko egoitzan. Lehendakariak esan zuenez, beste hitzordu bat ere bazeukan egun horretan: Sánchez Galán Iberdrolako presidentearekin, hain zuzen ere. Zortzi egun lehenago, Urkulluren hiztegia dosierra argitaratu zuen egunkari honek (BERRIA, 2022-12-11).
UEUk antolatu ohi duen IkerGazte ikerlari gazteen topaketa maiatzean ospatuko da hurrengo. Ikergazte 2023 biltzar honen 5. edizioa izango da, eta irekita dago ekarpenak (artikulu zientifikoak alegia) proposatzeko epea.
Lander Garro kameraren edo ordenagailuaren atzean aurkituko dugu gehienetan. Idazteaz, zinemaz eta sare sozialez hitz egin dugu harekin, besteak beste. ALBISTEAK MUGIKORREAN Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan! WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira -Whatsapp bidez-.
Nekatuta eta etsipenez mintzatu da Ruth Gonzalez Santo Tomas, azken zazpi urteotan Lesakako Lehen Mailako Arretako zuzendari izan dena. Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta arduradunengan «konfiantza galdu» duela adierazi du eta ez du «gestio txar horren ageriko aurpegia izaten» segitu nahi. Jakinarazi duenez, abenduaren 31n utziko du zuzendari kargua eta Etxalarko eta Berako medikua izaten segituko du.
Wikipedia, Entziklopedia askea T baskonikoa idazkera iberikoen ipar-ekialdeko aldaeran gutxi batzuetan agertzen den zeinu grafiko bat da, T izendatu izan dena bere itxuragatik ( T latindar larri baten forma bera du). Baskoiekin lotutako testu idatzi iberiarretan agertu delarik, eta handik kanpo apenas, baskoien hizkuntzako soinu berezi bat adieraz dezakeela pentsatu izan da.