Teknologia albisteak

Hedabideentzako Jaurlaritzaren Covid laguntzak, gaztelerazko medioentzat nagusiki

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-17 : 12:16

Iaz eman genuen albistea, nola Eusko Jaurlaritzak 5 milioi eurorekin lagundu zituen Covid-ak kaltetutako hedabideak, gehienbat erdarazkoak. Aurten errepikatu da jokaldia, Argiak argitaratu duenez. 6 milioi euro hedabideentzat, berriz ere nagusiki gaztelaniaz ari direnentzat 5.5 milioi eta milioi erdi euskarazkoentzat. Eta medio batzuk zero eurorekin, Argia bera kasu.

Hona banatutako kopuruak, Argiak laburtutako taulan:

2021eko kopuruak hauek izan ziren:

  • El Correo 1.608.716,91 €
  • Diario Vasco 747.535,64 €
  • Deia 558.126,27 €
  • SER 520.244,41 €
  • Gara 305.580,45 €
  • Berria 290.427,7€
  • Nervión-Gorbea 224.765,78 €
  • Cope 174.256,62 €
  • Noticias de Gipuzkoa 171.731,16 €
  • Onda Cero 123.747,45 €
  • Noticias de Álava 113.645,62 €
  • Onda Vasca 73.238,29 €
  • Bizkaia Irratia 40.000€
  • Radio Popular 25.254,58 €
  • Radio-7 22.729,12 €

Iaztik aurtengo banaketara aldaketak ere izan dira. 2022an Berriak 287.925 euro jaso ditu, iaz baino 2.502 gutxiago. Vocento egunkariko bi egunkari nagusiek (El Correo eta El Diario Vasco) berriz, 2.659.000 euro jasoko dituzte bien artean, iaz baino 303.000 euro gehiago. Argiak ez du ezer jaso ordea, ez iaz, ez aurten. Tokikom sareko tokiko hedabideek ere ez dute ezer jasotzen, eta Hekimen elkarteak batzen dituenetan, bakarrik Berriak. Sustatu edo Interneteko euskarazko agerkariak ere ez dira agertzen laguntza hauetan.

Informazio gehiago, Argian aurtengoaz, eta Sustatun iazkoaz.

Erantzun

Sartu