Teknologia albisteak
45

Ikastoletako zuzendariek planto egin diote Jaurlaritzari, bilera gaztelania hutsean egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-21 : 16:00

Bileran egon ziren zenbait pertsonak kontatu diote ARGIAri gertaturikoa. "Gaia oso teknikoa dela argudiatu zuen, a zer nolako argudioa! Euskaraz gai guztiei buruz ezingo bagenu hitz egin bezala", dio haserre zuzendarietako batek. Pedrosaren hitzen ostean, ikastola bateko zuzendaria altxatu egin zen, bere hizkuntza eskubideak urratzen ari zirela eta bilera gaztelania hutsez eginez gero atera egingo zela adieraziz.

Publizitatea

'Euskaraz eta kitto' bandoaren 40. urteurrenean, beste bando bat Eibarren

Sustatu
2022-12-21 : 11:56

Gaur bete dira 40 urte Eibarko alkateak udal-bando bat kaleratu zuela euskara sustatzeko. Gazteleraz hazi, tipografia tamaina handituz, euskaraz amaitzen zen aldarri honekin: Euskaraz eta kitto! Ikonikoa bilakatu zen bandoa eta mezua garai hartan, eta 40. urteurrenean, beste bando bat kaleratu du Eibarko Udalak, hizkuntza aniztasunetik eginez euskararen alde.

19

Euskal presoek badute Irlandatik igorritako mezua... eta Madrilek eta Parisek ere

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-21 : 01:05

Dozena bat presondegitan espetxeraturik diren 170etik gora euskal presoek gutun bana jasoko dute hurrengo egunotan, Irlandatik datorrena hain zuzen ere. Ohi bezala, lagun irlandarrek bidali dizkiete, ahalik eta Gabon garaia zoriontsuena opa eginez eta 2023a emankorra izateko gogoa helaraziz. Elkartasun ekimena da, urtero errepikatzen dena.

13

Sindikatuak kalera atera dira Donostian, Sarek deituta, U7ko mobilizazioa aurreratuz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-20 : 22:38

Sarerekin batera ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta EHNEko ordezkari eta kideak egon dira mobilizazioan Donostian. 'Langileok bidean gara presoak etxeratzeko' zioen pankartaren atzean ekin diote mobilizazioari, Easo plazatik abiaturik. Bi helburu nagusiekin atera dira kalera: batetik, salbuespenezko espetxe politiken kontra eta bestetik, urtarrilaren 7ko mobilizaziorako motorrak berotuz.

50

kantu hau kantatu

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-20 : 18:16
39

Tellitu eta gaztelerazko bere liburua: "Kanporako proiekzioa eman nahi nion"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-20 : 16:05

Koldo Tellitu (Barakaldo, Bizkaia, 1966) Ikastolen Elkarteko lehendakariaren lehen liburuaren izenburua da 'Mi Yugoslavia, tan incomprendida'. Izenburuak iragartzen duen bezala, gaztelaniaz idatzi du. Zergatik? "Nire lehen proiektua da, eta hemendik kanporako proiekzioa eman nahi nion", esan du Berriak egin dion elkarrizketan, hemen estekatua doen horretan. "Ongi baloratu nuen. Agian gero euskaraz aterako dut", dio halaber Tellituk. Twitterreko erantzunen haria ere hor behar duzue, eta kritikak nagusi dira Tellituren opera prima hau kritikatzeko orduan.

23

Jexuxa Arostegi hil da, Joxean Lasaren ama eta gerra zikinaren ikur gisa diputatu hautatua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-20 : 12:59

94 urte zituela, astelehen honetan hil da Jexuxa Arostegi Beraza, Joxean Lasa zenaren ama. 1983an semea bahitu, torturatu eta hil zutenetik gerra zikinaren ikur bizia izan da Arostegi, bai urteroko oroimen-ekitaldietan, bai 1999. urtean Madrilen eginiko epaiketan, bai eta diputatu hautatu gisa ere. 1996. urtean gertatu zen azken hau.

28

Gaurko egunez: Madrilen ETAren 'Txikia komandoak' Carrero Blanco hil zuen

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-20 : 09:22

Argia agerkariaren efemerideetan, gogorakizuna: Gaurko egunez, 1973ko abenduaren 20an, ETAren Txikia komandoak Luis Carrero Blanco hil zuen Madrilen. Frankismoaren gobernuko presidentearen aurkako atentatua Ogro operazioa deituko zuten. Bera pasa ohi zen kale baten azpian ia urtebetez tunela zulatu eta lehergailu bat leherrarazi zuten. Frankismoari emandako kolpe gogorra izan zen, bera baitzen figura politiko nagusia hiltzear zen Francoren ostean.

5

Finala

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-19 : 20:40

Kontua, berez, koliseoan biltzen ziren erromatarrak bezain antzinakoa da; eta antzinakoa denez ez da zaharra, funtzionatzen segitzen du. Zerbaitengatik izango da. Milaka pertsona joan den igandean, bertatik bertara edo telebistaz, finalari pega-pega eginda, emozioz gainezka, bizitza jokoan balute bezala. Jendetzaren aurrean lehiatzera ateratzen direnen eta publikoaren artean sortzen den harreman arraro hori ulertzekotan, ez bilatu gehiago, sinekdokea da hitza.

11

Fusioa, erreakzioa eta 'maitematika'

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-19 : 20:30

Biribilguneetako belarra zuri-zuri. "Egun hotz on", Iruñeak. "Goizeko 07:20tik gaude ilaran", ezagun gorbezituak, Nafarroa Arenako atarian. Eraikin barruan joan dira denen hotzak, epel dago 09:00etan koliseo karratu hau, hutsa egonik ere. Ikusteko dago zenbat bero sortuko duen egunean zehar espero den fusio erreakzioak. Tokia hartu, trasteak aparkatu, komunak eta taberna non dauden kontrolatu.

Xare jardunaldia Gasteizen, bertako institutuetako ikasle euskaldunentzat

Sustatu
2022-12-19 : 16:07

Datorren abenduaren 22an, ostegunarekin, Xare Jardunaldia egingo da Gasteizen, eta bertako institutuetako euskarazko adarretako ehundaka ikasle "euskarazko kultura digitalean" barneratuko dira horrela. Erakunde publikoen laguntzarekin, Eragin enpresak antolatzen ditu Xare Jardunaldiak. 

Egunean Behin: 10. denboraldia amaitu da, 4 milioi partida pasa jokatuta

2022-12-19 : 15:06

Egunean Behin jokoaren 10. denboraldia bukatu da asteburu hnetan, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Antton Fernandez LasaTti, Zumarragakoa, izan da garaile. EITBren babesletzarekin 12 astez garatu da denboraldia, astero astero 60.000 lagunek inguruk jokatu dute, guztira 82.939 kontu desberdinetatik. Eskerrik asko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››